Festak iragartzeko argazki lehiaketa martxan dago | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Festak iragartzeko argazki lehiaketa martxan dago

(0 iruzkin)

Ttonttorro Jai Batzordeko kideak jaiak antolatzen dabiltza «herriari bizipoza emateko» asmoz. Hori horrela, argazki lehiaketa antolatu dute oraingoan ere, nahiz eta desberdina izan: «Dakizuen bezala, urtero argazki lehiaketa egiten dugu programako portada aukeratzeko. Aurten, jaiak ere ezberdinak izango direnez, ez da programa ofizialik egongo. Dena dela, egitaraua jasoko duen kartel handiak eta etxeetara banatzeko eskuorriak aterako ditugu. Horietan, atzean joango den irudia aukeratzeko argazki lehiaketa jartzen dugu martxan», azaldu dute.
 
Ekainaren 3a azken eguna
Lehiaketan parte hartzeko arauak ondorengoak dira:
Gaia: Igeldorekin zerikusia duen argazki, marrazki, montaje edo collage
- Argazkia aurkezteko email honetara bidali: ttonttorro@gmail.com
Parte hartzeko azken eguna ekainaren 3a izango da. Data hori baino lehen bidali behar dira argazkiak. 
«Animatu, parte hartu eta asko zaindu!!!» egin dute dei.
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom