Azken ebaluazioaren hasiera | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Azken ebaluazioaren hasiera

(0 iruzkin)

Aste santuko oporrak pasa eta eskolara itzuli ziren ikasle eta irakasleak 2020-2021 ikasturtearen azken txanpari eusteko eta azken ebaluazioaren inguruko azalpenak eman dizkiote Orri Informatiboari. «Ebaluazio hau gogotsu hasi dugu, eta ekintza berezi ugari izan ditugu eskolan tarte honetan», azaldu dute.
Batetik, 3. zikloko ikasleek formazio bat jaso zuten Sexu Aniztasunaren inguruan. Ostegun goiz oso bat eman zuten gaia lan­tzen, eta arratsalde horretan bertan gurasoei eskaini zitzaien ikastaro trinko bat. Eskolako irakasleek ere jaso zuten formazioa gaiari buruz.
Bestetik, apirilaren 23an, 2. zikloko ikasleek Eskola Txikietako topaketa telematiko batean parte hartu zuten. Bertan, 2. ebaluazioko proiektua aurkeztu zuten, Izaki Bizidunekin lotutakoa, eta tartean Kahoot! pare bat sartu zituzten bileran parte hartzen ari ziren kideek erantzuteko. Laukizko ikasle talde batek Australiari buruzko aurkezpena egin zuen, eta lan handia egin zutela erakutsi ziguten. Esperientzia oso polita izan zen, beste eskoletako ikasleak ikusteko aukera izan baitzuten, eta gainera giro polita sortu zen denen artean.

Kontzertu pedagogikoa
Apirilaren 30ean, Donostiako Udala­ren Musika eta Dantza Eskolatik etorri zitzaizkien kontzertu pedagogikoak eskaintzera. Bi txandatan banatu ziren honetarako: batetik 4 eta 5 urtekoak eta 1. ziklokoak, eta bestetik 2. eta 3. ziklokoak, eta “Musika txantxak: Musikagile klasikoenen txiste musikalen bilduma” ikuskizuna eskaini zieten. «Oso dibertigarria izan zen denentzat, eta Musika Eskolari eskertu nahi diogu zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskaini izana, eskolaraino etorri baitziren ikasleei musika helarazteko», adierazi dute.
Honekin lotuta, Aste Santuko oporren aurretik Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren emanaldira 3. ziklokoek Kursaalera egin zuten irteera aipatu dute. Beethovenen 9 sinfonietako zatitxoak entzuteko aukera izan zuten bertan, eta orkestra zuzenean ikusi ahal izan zuten. Musika ederraz gozatu zuten ordubeteko saioan.
Ikusten denez indartsu hasi dute ebaluazioa, eta giro onean amaitzea espero dutela adierazi dute: «Ziur hala izango dela. Eutsi goiari!».

 

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom