Igeldok ere badu bere historia biltzen duen liburua | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldok ere badu bere historia biltzen duen liburua

(0 iruzkin)

Azkenean, hainbat urtetako lanaren ostean, argitaratu da Igeldoko historia eta istorioak biltzen dituen argazki liburua. Jabier Iraola Gabilondok egina da, hainbat herritarren lagun­tzarekin, eta ekainaren 25ean egin zuten aurkezpena Igeldon. Oso ekitaldi polita izan zen, sorpresaz betea, eta liburuan bildu dutena pixkat bat ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutako herritarrek.
Ondoren, erreserba egina zutenek liburua erosteko aukera izan zuten erdi prezioan.

 

Ale gutxi batzuk geratzen dira
Iraolak jakinarazi du 800 ale argitaratu dituztela eta ale gutxi batzuk geratzen direla dagoeneko. Arra­kas­ta izan du eta pozik dago erantzunarekin. Ale horiek liburudendetan eta IKOn daude erosgai 40 eurotan. Bestalde, uztailaren 2a baino lehen erreserba egin zuten herritar batzuk liburua jasotzeke dute oraindik IKOn.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom