Ikusmina eta aldarrikapena | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ikusmina eta aldarrikapena

(0 iruzkin)

Uztailaren 3an Tourra pasa zen Igeldotik eta herritarren artean ikusmin handia sortu zuen. Errepide nagusiaren inguruan leku desberdinetan elkartu ziren haur eta helduak. Horietako puntu bat izan zen IKO ingurua. Bertako mahaian bazkaldu zutenak ere izan ziren lasterketa noiz pasako zain. Giro ederrean ibili ziren banatzen zituzten opariak jasotzen eta txirrindulariak animatzen.


Bestalde, aldarrikapenerako aprobetxatu zutenak ere izan ziren. Guraso talde bat plazako ume parkearen egoera salatzen ari da azken aldian, oso egoera txarrean dagoelako, eta Tourra aprobetxatuz, parke berria egiteko eskaera egin zuten berriz. Errepidean ikusi zitekeen margotuta: Igeldon parke berria ya!

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom