IGELDO-ETXEA | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

IGELDO-ETXEA

(0 iruzkin)

Gu Uralde-Etxea izan ginen. Gaintxu­rizketan dagoen harrizko etxe txiki bat. Txikia tamainaz, handia bizipenez. Ur-alde behean zegoen. Hirutan urak hartu gintuen euriteen ondorioz. Hori hemen ez da gertatuko. Goran gaude eta. Oso goran. Behetik gora mugitu gara. Hemen euriak lurra Uralden baino lehenago ikutuko du, eta behera eroriko da. Goitik behera euria, eta gu berriz, behetik gora. Issac Newtonek izena jarri zion behera tiratzen dizun indar horri, grabetateari. Hau da, berak azaldu zuen, behetik gora igotzeko berez baino indar gehiago egin behar dela. Horrela izan zen guretzat ere, behetik gora, handik hona… ez zen erraza izan. Baino hemen gaude eta oso gustora gainera. Igeldo herrian. Herri bat, pertsonek sortzen dutelako. Herri bat izateko, pertsonen nahia bakarrik behar delako. Beste ezer ez.
Herritarrak ere gonbidatu ditugu gure etxera, Igeldo-Etxera. Gure ateak beti egongo dira irekiak, beti. Eta herriaren zati izatearen ideia dugu buruan. Burutik, eskura pasatzea da orain kontua. Ideietatik, akzioetara. Horretarako da baita ere idatzi hau. Izateko. Herria bezala, izateko nahia bakarrik da beharrezkoa. Zuen parte izateko, gogoa bakarrik behar da, gogoa eta akzioak. Zu, irakurle, herriaren zati zara, gu ere orduan, beraz herrikideak gara, beraz elkar ezagutzen ez badugu ere, zerbaitek lotzen gaitu. Zerbait baino gehiago esango nuke. Biak gaude goran eta biok jasaten dugu ipar haizearen kolpea neguan, hego haizearen kolpea udaran, euriaren eta behe lainoaren ikutu xarmanta.

Ura izan ginen, gertu geundelako.
Urez gainezka bat, bi eta hirutan.
Hemen ez dugu horren beldur,
ura goitik behera doalako.

Hemen beste zerbait badugu opari.
Haizea neguan eta uso ehiztari.
Neguan hotza eta iparraldeko,
lepoan jantzi bufanda goxo.

Behean momentu zailak eta onak zirelako.
Hemen gaude berriz, datorrena jasateko.
Goitik hobeto ikusten da dena,
gure eskua duzue horretarako.

Herriaren parte ez ginen,
herritik urruti ginelako.
Igeldoren bihotzean gaude,
hemen herri erdian gaudelako.

Igeldo herriaren zati izateko,
zer behar dugu egin zuentzako?
Egingo dugu noski,
hona etorri baino lehen,
herriaren zati ginelako.

Hossain Kaanache Amghiraf
(Igeldo-Etxeko Zuzendaria)

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom