Blog! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Blog!

Hurrengo epealdiko postak ikusten: martxoa, 2020

M8: Kontzentrazioa eta kafe tertulia izango dira Igeldon, besteak beste

Martxoaren 8an (igandea) Emakume Eguna dela eta, herrian zenbait ekintza izango dira. 13:00etan jarri dute elkartzeko hitzordua plazan. Kontzentrazioa egingo da lehenengo eta ondoren, bazkaria. Bazkaltzeko, bakoitzak etxetik eraman beharko du janaria eta konpartitu egingo da. Bazkalostean, kafe tertulia egingo da eta egunari amaiera emateko, Donostiako manifestaziora elkarrekin joateko deia egin dute. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Bulebarretik.

IRATI ETA LAIDA ARRILLAGA CALONGE: Ametsak betetzen

Irati eta Laida Arrillaga ahizpek, bizitza osoa daramakite hockeyan jokatzen. Ikastolan hasi ziren, Santo Tomas Lizeoan, kirol hau sustatzen duen inguruko eragile garrantzitsuenetakoa izanik. Hortik Realera egin zuten salto, 9 urte eta 8 urte zituztela. Iaz, urte historikoa izan zen bientzat. Irati Europako azpitxapeldun izan zen Realeko lehenengo taldearekin eta Laida Espainiako txapeldunorde Euskadiko selekzioarekin, Sub18 mailan.

Aurrera doa musa

Mus Txapelketa aurrera doa eta ostiralero ari dira jokatzen partidak Itsas Aurren 21:30etan hasita. Apirilean, Laparen txanda izango da. Egunak: 3, 17 eta 24.

Azken lanak, apirilean ateak irekitzeko

Igeldoko Kooperatiba azken lanetan murgilduta dabil buru-belarri, apirilean irekiko baita salmenta gunea. Bertan, eskaintza zabala izango dela aurreratu dute Koope­ratibako kideek, eta etxeko erosketa gehienak bertan egiteko aukera izango dela. Horrez gain, bertako eta gertuko produktuak lehenetsiko dituztela nabarmendu dute.

Eskola Zaharreko proiektua, ekainean aurkeztu nahi da Udalean

Eskola Zaharrean zer egin erabakitzeko bilerak aurrera doaz. Apirilean proiektua idatzita egotea da asmoa eta ekainean Udalean aurkeztea. Maiatza herritarrekin proiektua parteka­tzeko probestuko da. Une honetan proposamen ezberdinak egin dituzten eragile edo sektoreak proiektu proposamena idazten ari dira: Jubilatuak, gazteak… Horrela proiektu definitiboa sektore ezberdinek eginiko proposamen batura bat izango da.

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom