Azken lanak, apirilean ateak irekitzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Azken lanak, apirilean ateak irekitzeko

(0 iruzkin)

Igeldoko Kooperatiba azken lanetan murgilduta dabil buru-belarri, apirilean irekiko baita salmenta gunea. Bertan, eskaintza zabala izango dela aurreratu dute Koope­ratibako kideek, eta etxeko erosketa gehienak bertan egiteko aukera izango dela. Horrez gain, bertako eta gertuko produktuak lehenetsiko dituztela nabarmendu dute.

30 hautagai baino gehiago
Kooperatibak hiru langile behar ditu salmenta gunerako eta curriculumak jasotzeko epea zabalik egon da otsailaren 14ra arte. Denera, 30 hautagaitik gora aurkeztu dira. Aukeraketa prozesuarekin dabiltza, beraz.

Bazkide egiteko aukera
Bazkidetza kanpaina berria mar­txan dago eta martxoa bukaera arte, bazkide egiteko aukera izango da aurreko bazkideen baldin­tza beretan. Animatzeko dei egin dute.

Batzarra, ireki aurretik
Kooperatiba ireki aurretik, bazkideen azken batzarra egingo dutela azaldu dute, azken erabakiak hartzeko.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom