Ukraina eta Errusiaren arteko gerraz azalpenak eman zituen Rekondok | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ukraina eta Errusiaren arteko gerraz azalpenak eman zituen Rekondok

(0 iruzkin)

Apirilaren 6an, Igeldoko EH Bilduk gonbidatuta, Txente Rekondo izan zen kultur etxean, Ukraina eta Errusiaren arteko gerra, nola iritsi dira egoera honetara? izenburupean hitzaldia eman zezan.
Rekondo nazioarteko analista da. Komunikazio Zientzietan lizen­tziaduna, politologoa, eta komunikabide desberdinetan ibilitakoa.
Errusia eta Ukraina artean sortutako gatazkaren eta honen ondorioez aritu zen, ordu pare batez, bertaratu ziren 20 lagunei horren gakoak eskainiz. Izan ere, denbora tartea motz gelditu zen eman nahi zuen informazio guztia azaltzeko.
Parte hartu zutenen iritziak en­tzunez eta egindako galdera ugariei erantzunez amaitu zen saioa.

Beste hainbat hitzaldi eta ekitaldi
Igeldoko EH Bildu taldekoek adierazi dute beste hainbat hitzaldi eta ekitaldi ere izango direla aurrerago eta azpimarratu dute antolatuko diren hitzaldi eta ekitaldi horiek irekiak izango direla. Hortaz, interesa duen edonor gonbidatuta dago horietan parte hartzera.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom