Jubilatuen ekintza berriak: oinezko ibilaldiak eta eskursioak autobusez | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatuen ekintza berriak: oinezko ibilaldiak eta eskursioak autobusez

(0 iruzkin)

Jubilatu Elkarteak otsailean egindako galdetegiaren emaitzak jakinarazi ditu. Galdetegi honekin, aurtengo urtean zer ikastaro eta ekintza antolatu jakiteko informazioa jaso dute eta baita elkarteko bazkideen gustuko gaiak eta beharrak zeintzuk diren ezagutzeko ere. Ia Elkarteko bazkide guztiei zabaldu zieten galdetegia, 102 bazkidetatik 98ri, hain zuzen ere, eta hauetatik %75en erantzuna jaso dute.
Bazkideen iritziak oso baikorrak izan direla ondorioztatu dute eta ekintza ezberdinetan interesa azaldu duten guztiek errealitatean ezingo dutela parte hartu ere jakitun dira. Beraz, aurtengo urteari dagokionean, jadanik martxan dituzten ikastaroez aparte, ekintza arrakastatsuenak burutuko dituztela azaldu dute: oinezko ibilaldiak eta eskursioak autobusez.

Oinezko ibilaldiak hilean behin
Hileko lehen asteazkenetan izango da. Goizeko 10tan herriko plazan elkartu eta Igeldoko bideak hobeto ezagutu eta elkarren arteko harremanak indartuko dituzte oinezko ibilaldian. Apirilaren 6an egin zuten lehen irteera, guztira 19 lagun elkartu ziren eta ordu beteko ibilaldia egin zuten.

Lehenengo eskursioa maiatzean
Maiatzaren 30ean egingo dute aurtengo lehengo eskursioa herriko jubilatuentzat. Goizeko 8:30tan herriko plazatik irtengo da autobusa. Lehendabizi Gernikan gelditzeko asmoa dute. Bertan, Junta Etxea, astelehenetako azoka eta herria ezagutzeko aukera izango dute eta ondorenean, Durangoko Anboto jatetxera joango dira bazkaltzera. Bazkalondoan, nahi dutenak, herria ikusteko aukera izango dute edo eta lagun arteko giroan kantuan jardutekoa ere.

Uda ostean, bizitza eta sukaldaritza
Uda osterako bizitza eta sukaldari­tza osasungarriari buruz hitzaldiak eta praktikak antolatzeko asmoa dute.
Mobilaren ikastaroa berriz, jada bukatu dute, martxoan zehar izan baita. Azken honetan 11 pertsonek parte hartu dute, astean 2 egunetan 3 asteetan zehar.

GALDEKETA: ZER NAHI DUZU IKASI EDO EGIN?
Jarritako aukera desberdinetan eman diren erantzunak hauek izan dira:
Pilates eta pilates aulkian: 24 lagunek nahi dutela adierazi dute.
Yoga: 4 lagunek.
Memoria tailerra: 16 lagunek.
Mobilaren ikastaroa: 20 lagunek.
Ordenagailu ikastaroa: 6 lagunek.
Sukaldaritza tailerra: 21 lagunek.
Hitzaldiak: 16 lagunek.
Oinezko ibilaldiak: 31 lagunek.
Eskursioak autobusez: 46 lagunek.
Musika-kantua: 6 lagunek.
Margotu eta eskulanak: 3 lagunek.
Dantza desberdinak: 5 lagunek.

Garraio laguntzaren beharra: ekintza hauetan parte hartzeko, garraio laguntzaren beharra 8 pertsonak eskatu dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom