Sortu da Igeldoko Kultur Mahaia | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Sortu da Igeldoko Kultur Mahaia

(0 iruzkin)

Urte osoan zehar kultur jarduera desberdinak antolatzeko helburuarekin sortu da talde hau eta San Isidro egunaren bueltan izan dira lehenengo kultur ekintzak.

Herri Kontseiluaren hausnarketa batetik abiatuta, Igeldoko Kultur Mahaia sortu dute hainbat herritarrek. Urtean zehar ekintza zehatzak antolatu izan diren arren (udaberri eta udazken jaiak, herriko festak, euskararen eguna...), iraunkorki kultur ekintzak antolatzeko beharra dagoela ikusi dute. Hau da, ekin­tzak hain puntualak eta festa jakinei lotuak izan beharrean, urte osoan zehar kultur eskaintza zabal­tzea da helburua. Horretarako, kultur ekimenak antolatzen dituzten herriko talde zehatzekin ere lotura izango dute, ekimen guztiak behar bezala koordinatzeko.

Lehenengo ekintzak, San Isidroren bueltan
Aurten ere Udaberri Festarik ezin izan da ospatu, pandemiak eragindako egoera dela eta. Baina San Isidro eguna aitzakia hartuta, lehenengo kultur ekintzak antolatzea erabaki zuen Kultur Mahaiak, udaberria giro­tzeko asmoz. Hori horrela, pasa den asteburuan (maiatzak 15 eta 16) hainbat ekintza izan dira herrian: patin roller saioa, argazki erakusketa, dokumental emanaldia eta euskal dantza ikuskizuna, hain zuzen.

Aurrera begira, zenbait proposamen
Beste hainbat ekintza ere badauzkate buruan aurrera begira antola­tzeko: zinea plazan, astronomia saioa, ikuskizun eta antzezlanak...

Talde irekia
Herrian kultur jarduerak antolatzeko gogoz dauden 9 herritar elkartu dira talde honetan, baina adierazi dute taldea irekia dela eta interesa daukan edonor gerturatu daitekeela. Horretarako, Herri Kontseilua­rekin harremanetan jarri besterik ez dago: herrikontseilua@igeldo.eus.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom