Lore eta landare azoka kooperatiban | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Lore eta landare azoka kooperatiban

(0 iruzkin)

IKO proiektua denda bat baino gehiago dela argi izan dute kooperatibako kideek eta aspalditik gauza ezberdin gehiago egiteko asmoa izan arren, osasun egoera kontuan hartuz orain artean ezin izan dute ezer antolatu. Udaberri Jaiari keinu bat egin eta bazkideei eta herritarrei zerbait berezia eskaini nahian lore eta landare azoka antolatzea erabaki zuten maiatzeko lehen bi larunbatetan (maiatzak 8 eta 15). Guztira bi postu izan ziren, jende pilaketa handirik ez izateko. Giro ederra izan zen bi larunbat goizetan eta harrera ona izan zuen azokak, goizean zehar jende asko inguratu baitzen. Landare eskaintzari dagokionean, dendako eskaintza anitzaren barruan sartzeko asmoa dutela adierazi digute, baina espazio aldetik behar handia eskatzen duenez, aztertzen ari dira nola antolatu.
Herritarren aldetik ere jarrera ona izan zela azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek, parkina okupatua izatean herriko aparkalekuan aparkatu eta oinez inguratu izanagatik. Igeldotarrez aparte Donostia ingurutik ere hurbildu zen jendea eta kooperatibako proiektua zabaltzen jarraitzeko baliagarria izan zela baloratu dute.
Bestalde, dendako bazkide zein kontsumitzaileei iradokizunen kutxa dendako ordainketa kaxaren ondoan dagoela gogorarazi nahi izan diete, jendeak zerbait faltan botatzen badu bertan adierazi dezan. Modu horren bidez, kontsumitzaileen nahiak asetzeko ahaleginak egingo dituztela azaldu dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom