Pilotegiko lanak, martxan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Pilotegiko lanak, martxan

(0 iruzkin)

Abenduaren azken asterako bukatzea espero da. Zenbait hobekuntza gehiago egingo dira, Herri Kontseiluak eskaera egin ostean.

Abenduaren 11n hasi ziren Pilotegi bideko lanak egiten eta bidea itxita dago kaxkotik jaisteko edo Igaratik kaxkora igotzeko. Donostiako Udalak bideratutako proiektua da eta bidea konponduko da, zenbait puntutan. Obra pare bat astetan egitea aurreikusi dute, beraz, abenduaren azken asterako bukatuta egongo da, gutxi gorabehera. Dena dela, eguraldi txarrak atzeratzea eragin dezake. Lanak fase diferentetan egiten ari dira eta zatika ari dira ixten bidea. Bertako bizilagunek goitik edo behetik ibili beharra daukate, kasuaren arabera. Gainerako herritarrei bertatik ez ibiltzeko gomendatzen die Herri Kontseiluak, obrak bukatu arte.
Zenbait hobekuntza: zabalguneak, babesgarria... Udalak osatutako proiektu honek, hauxe biltzen du orokorrean: Ganbo Berri eta Aristondo artean bidea txukundu eta berriro hormigoia bota; Aristondo eta Aristegieta artean berriro asfaltatu; Aristegieta eta Zelai Eder artean kuneta txukundu; Zelai Eder eta Ansotegi artean bidea konpondu eta berriro hormigoia bota; hortik Igarara arteko aldapan, zenbait pun
tutan berriz hormigoia bota. Proiektua 2016ko maiatzean egina da eta Herri Kontseiluak urri bukaeran eskuratu duela azaldu du, «guztia era bakia zegoenean». Bideari behar bezalako konponbidea ematen ez ziola ikusita, bertako bizilagunekin eta herritarrekin bildu zen Herri Kon tsei lua eta denen artean, hainbat ho be kuntza zehaztu zituzten. Idatzi bat pres tatu eta Udalari eskaera egin dio. Eran tzundakoaren arabera, zenbait puntu onartu dira: Kaxkora igotzeko azken aldapa handian, bi zabalgune egitea kotxeak gurutzatzeko; azken zatian babesgarri bat jartzea kotxeak ez erortzeko; ubideak garbitu eta berreskuratzea; Aristegieta eta Zelai Eder artean dagoen zuloa konpontzea... Zabalguneena eta babesgarriarena, ez dute zehaztu noiz egingo duten.
Zergatik ez asfaltoa? Herri Kontseiluaren hasierako eskaera izan da bide guztia asfaltatzea, baina Udal teknikariek erantzun dutenez, ezinekoa da halako aldapak asfaltatzea. Dena dela, azken eskaerei erantzunez, berriz aztertzekotan geratu dira, aurrera begira egin ote daitekeen zehazteko.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom