Maiatzaren 28an iritsiko da Kutxa Bira Igeldora | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Maiatzaren 28an iritsiko da Kutxa Bira Igeldora

(0 iruzkin)

Azken hilabete eta asteetan herriz-herri biraka dabil mezuz beteriko kutxa bat. Baina zer da Kutxa Bira eta zein helburu ditu? Gehiago jakiteko antolatzaileetako bati galdera batzuk egin dizkiogu. 

Zer da Kutxa Bira?
Euskal Herria eta Diaspora zeharkatzen ari den egurrezko kutxa bat da, bertan Euskaldunok gure ametsak sartzen ditugu.

Zergatik sortu duzue horrelako dinamika bat eta zein dira helburuak?
Gure herriaren nortasunaren adierazle diren hainbat ekimen ezin izan dira egin: Korrika, Herri Urrats, Nafarroaren eguna, Durangoko azoka… beraz behar bat badagoela uste dugu eta behar hori asetzeko sortu dugu dinamika. Herri ezberdinak saretu eta 7 probintziek herri bat osatzen dugunaren kontzientzia ere zabaldu nahi dugu.

Zer egin duzue orain arte eta nola baloratzen duzue?
Patagoniatik abiatu zen Kutxa Bira eta Euskal Herriko hainbat lurralde zeharkatu ditu. Orain arte egindako ibilbidea zaila bezain aberatsa izan da, herritarrek egoera zailari irudimen eta alaitasunez erantzun baitiote. Bizi dugun osasun krisiak galera emozionala eragin dio gure herriari, Kutxa Bira pasa den herrietako irudiek erakusten dute behar bat badela, herri honek bere nortasuna adierazi behar duela. Herriz-herri mezu eta amets ezberdinak sartzen ari dira kutxan, askok euskararekin dute lotura. Baina badira bestelakoak ere, esaterako ­ hainbat lagunek Aroztegiko makro-proiekturik gabeko Lekaroz amesten zuten, beraien ametsa kutxan sartu zuten eta aste bat pasata hondeamakinak joan ziren herritik. Ametsak lorgarriak diren erakusle. Nahia eta borondatea duen herriak ametsak gauzatzen ahal dituenaren erakusle. Herri bakoitzak bere kolorea ematen dio kutxari eta munduari erakutsi nahi diogu, ametsak betetzeko izaten direla.

Herriz-herriko dinamika amaitzean beste zerbait egiteko asmoa duzue?
Egoerak uzten badu Iparra-Hegoak bere ohiko formatura itzuli nahi luke. Euskara eta lurraldetasuna ardatz, harremanak sakondu nahi ditugu.

Harrera egiteko, egitarau oparoa

Kutxa Bira Maiatzak 28an iritsiko da Igeldora eta harrera egiteko egitarau oparo bat prestatu dute. 18:30etatik aurrera pilota emanaldia, kantua, dantza… egongo da. «Beraz, parte-hartzera gonbidatzen zaituztegu!» egin dute dei Igeldoko antolatzaileek.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom