«Udalerri izan nahi dugu Euskal Herri aske batean!» | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

«Udalerri izan nahi dugu Euskal Herri aske batean!»

(0 iruzkin)

Maiatzaren 28an iritsi zen Kutxa Bira Igeldora eta Itxas Aurre elkarteak prestatu zuen kutxan sartu beharreko mezua; hau da, igeldoarren ametsa adierazten duen mezua. Honakoa biltzen du mezu horrek: «Herri txiki bat gara Euskal Herri zabalean eta udalerri izan nahi dugu Euskal Herri aske batean!».

Arratsaldeko 19:30etan iritsi zen kutxa Igeldoko plazara. Herriko ume eta gaztetxoek ekarri zuten patinen gainean. Ondoren, Aurreskua dantzatu zioten herriko dantzari gazteek eta bertsoak ere kantatu ziren. Herritar ugari gerturatu zen plazara ekimenarekin bat eginez. Bukatzeko, mezua irakurri zuen Itxas Aurreko kide batek eta mezua kutxan sartu ostean, Groseko herritar batek jaso zuen. Kutxa Bira herriz herri doa herri bakoitzeko ametsak jasotzen.

Argazki gehiago hemen:

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom