Kontzertua eskainiko du Lezkarrik azaroan, agurtu aurretik | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Kontzertua eskainiko du Lezkarrik azaroan, agurtu aurretik

(0 iruzkin)

Lezkarri abesbatzak ikasturte berriari ekin dio eta dagoeneko kontzertu bat eskaintzekotan dabiltza. Hain zuzen, azaroaren 16an izango da, 19:30etan Eskolan. Zumaiako Beheko Plaza abesbatzarekin ariko dira.

Abesbatzaren agurra
Abesbatzako kideek azaldu dutenez, ikasturte berriari ekin diote Laida Otaduyren zuzendaritzapean, baina urte bukaerara arte bakarrik izango da. Taldeak erabaki du datorren urtetik aurrera ez jarraitzea. «Jende gutxi gaude Lezkarrin. Hama­bost bakarrik momentu honetan. Gaudenok, jende berria sartuko den itxaropena galdu dugu eta datorren urtean ez jarraitzea erabaki dugu», azaldu dute.

Gutxienez, bost kide behar
Lezkarrik aurrera jarraitzeko, bost kide berri behintzat beharko lituzke: bi soprano, tenore bat eta bi kontraltu beharko lirateke gutxienez.
Abestea gustoko duten herritarrek animatu besterik ez dute taldean sartzeko, ez da solfeorik behar. Eta gaineratu dute, konpromiso handirik ere ez duela eskatzen abesbatzak: «astean behin bakarrik ensaiatzen dugu. Beraz, animatu!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom