Azken egunak, Pala Txapelketan apuntatzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Azken egunak, Pala Txapelketan apuntatzeko

(0 iruzkin)

Bigarren urtez, Neguko Pala Txapelketa jokatuko da azaroaren 22an hasi eta apirilaren 3ra bitarte eta izena emateko, azaroaren 8an bukatuko da epea (ostirala). Parte hartzeko, bikote bakoitzak 20 euro ordaindu behar ditu. Emakumezkoak teniseko pelotarekin ariko dira eta pelota mazizarekin bi maila izango dira. Izena emateko, telefono honetara idatzi behar da: 648268216. Datuak Whatsappez bidaltzeko eskatu dute.

Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean antolatutako txapelketa da. Helburua, pelotan jolasteaz gain, neguko ostiraletan herrian giro pixka bat sortzea da; herriari bizia ematea. Hori horrela, ostiraletan izango dira partiduak arratsaldeko 18:30etatik aurrera.

Hainbat baldintza
Kontuan hartu beharreko hainbat baldintza ere zehaztu dituzte txapelketarako:
-Egun aldaketarik ez da onartuko (ordu aldaketa adostuz gero, bai).
-Ordezko bakarra izango du bikote bakoitzak txapelketan zehar.
-Partiduak jokatzeko arropa txuriarekin joan behar da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom