Igeldon ere hasi da EHBilduren kongresu prozesua | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldon ere hasi da EHBilduren kongresu prozesua

(0 iruzkin)

Batzar telematikoa egin zen Igeldon prozesua azaltzeko. Aukera gehiago ere izango dira parte hartzeko.

Urtarrilak 16an hasi zen ekainera arte luzatuko den EHBilduren kongresu prozesua. Bildu sortu zela 10 urte betetzen diren honetan, ezkerreko subiranisten erreferen­tzia politikoa indartzea dela kongresuaren helburu nagusia adierazi dute: «Kongresu prozesuan zehar eta aurrera begira EHBildu indartu nahi da bai barrura begira zein kanpora begira. Barrura begira, herri guztietan EHBilduko taldeak sortuz eta alderdi politikoaren antolakuntza indartuz. Kanpora begira, eragiteko gaitasuna eta erreferentzia irabaziz. Kongresuan parte-hartzeko bilkidetzea edo afiliatzea beharrezkoa izango da. Bilkidetze kanpainak aukera emango du jendeak EHBildurekin duen atxikimendua eta konpromisoa areagotzeko. Egoera ziur gabea bizi dugula jakitun, bilkidetzeko dirua ez da arazo izango, bakoitzaren egoeraren araberako kuota ezberdinak planteatzen baitira». Bilkide egiteko helbidea ere jakinarazi dute: bilkide.ehbildu.eus.
Kongresu prozesuaren nondik-norakoak azaltzeko batzar telematikoa egin zen Igeldon otsailaren 3an. 9 pertsonek hartu zutela parte azaldu dute eta bereziki EHBildu herrian sortzeko egon daitezkeen aukerez aritu zirela: «Aurrera begira ere eskainiko dira aukerak kongresu prozesuan parte-hartzeko eta baita herri mailan EHBilduk jokatu beharko lukeen papera edo bete beharreko funtzioen inguruan hitz egiteko. Beraz, prozesuan parte-hartu eta bilkide­tzeko deia luzatzen dugu!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom