Kultur mahaia sortuko da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Kultur mahaia sortuko da

(0 iruzkin)

Lehenengo bilera martxoaren 18an izango da.

Kultur eskaintza zabala duen herria da Igeldo, dena dela eskaintza hori ordenatu eta biderkatzeko beharra dagoela iritzita kultur mahaia sortzeko apustua egin du Herri Kon­tseiluak. Urtean zehar ekintza zehatzak antolatzen diren arren (udazken-udaberri jaia, herriko festak…) iraunkorki ekintzak antolatzeko beharra eta premia dagoela ikusi dute. Izan ere, egoera berezi honetan herria antolatu eta osatzen dugun komunitatea lantzen jarraitzea inoiz baino beharrezkoagoa dela iruditzen zaie. Honekin lotuta, jendeak kultur ekimenak antolatu eta horietan parte-hartzeko gogoa ere badagoela ikusten dute. Horren lekuko azken hilabeteetan antolatu diren kultur ekimenetan parte hartu duen jende mordoa; Euskaraldiko egitaraua, olentzeroren etorrera…
Esan bezala, kultur mahaiak maiztasun jakin batekin ekintzak antolatuko ditu eta kultur ekimenak antolatzen dituen herriko talde zehatzekin (jaiak, udazken-udaberri jaia…) lotura izango du. Beti ere, egoerak eska­tzen dituen osasun neurriak kontuan hartuko dira antolatzen diren ekimenetan. Lehen bilera martxoak 18 osteguna 19:00etan jarri dute. Taldean parte-hartzeko interesa edota ideiaren bat izanez gero idatzi helbide honetara: herrikontseilua@igeldo.eus.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom