Egitarau zabala, Euskararen Egunaren bueltan | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Egitarau zabala, Euskararen Egunaren bueltan

(0 iruzkin)

Abenduaren 3an Euskararen Eguna izango da eta urtero bezala, ekintzak antolatu dira egunaren bueltan. Herri Kontseiluko Euskara Batzordeak egitarau zabala prestatu du oraingoan ere, adin tarte guztietako herritarrentzat. Azaroaren 29an (ostirala), zinearen txanda izango da. Ume eta gaztetxoentzako Printze txikia izango da ikusgai eta helduentzako Oreina. Azken hau, Koldo Almandozek zuzendutako euskal pelikula da. Gainera, igeldotarrei ezagun egingo zaizkie bertan azaltzen diren paisaiak, Oria ibaiaren padurak baitira oinarri. Aginagan grabatua dago, besteak beste.

Euskaldun peto lehiaketa, larunbatean
Larunbat arratsaldean (azaroak 30), 3-8 urteko umeentzako ipuin kontaketa musikatua egongo da lehenengo, eta ondoren, Euskaldun peto lehiaketa antolatu dute. Herriko lau talde lehian ariko dira Igeldoko euskaldun peto titulua lortzeko. Euskaltzain urgazle ere izendatuko dira irabazleak. Lau proba gainditu beharko dituzte. Lehiaketa plazan egingo da, baina eguraldi txarra egingo balu, Itsas Aurren izango litzateke.

Ondoren, Euskaltzain urgazle berriekin desfilea eta triki-pintxo-poteoa egingo da kaxkoan zehar.

Zunba saioa, igandean
Igandea girotzeko (abenduak 1), euskal zunba saioa egingo da plazan (eguraldi txarrarekin, frontoian). Haur, gazte eta ez hain gazteentzako saio irekia izango da.

Eta ondoren, datorren urteko Euskaraldia iragarriz, kale ekintza egingo da iaz parte hartu zuten Ahobizi eta Belarriprest guztiekin. Argazki bat aterako da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom