Euskara bizi-bizi, Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Euskara bizi-bizi, Igeldon

(0 iruzkin)

Euskararen Egunaren bueltan, ekintzak antolatu dira Igeldon eta bertan, euskara bizi-bizirik egoteaz gain, hizkuntza bizia dela ere erakutsi dute. Zinea, ipuin kontaketa, Euskaldun Peto lehiaketa, triki-pintxo-poteoa eta zunba egin dira asteburuan zehar. Gerturatutakoek gogotik gozatu dute!

Zazpi Euskaltzain Urgazle berri
Euskararekin jolastuz, Euskaldun Peto izeneko lehiaketa antolatu zen larunbatean eta parte hartze polita izateaz gain, oso giro ona sortu zen bildutakoen artean. Lau taldek hartu zuten parte, adin ezberdinetako herritarrekin, eta lau proba izan zituzten aurrez aurre. Talde urdina izan zen nagusi eta berak euskuratu zuen Euskaldun Peto titulua. Horrez gain, zazpi taldekideak Euskaltzain Urgazle berri izendatu ziren.

Beraiekin batera, triki-pintxo-poteoa egin zen ondoren kaxkoan zehar.

Zunba saioak ere, arrakasta
Hirugarren urtez, zunba saio irekia antolatu zen eta aurten ere arrakasta izan du. Eguraldia lagun, 40 bat herritarreko koadrila bildu zen plazan Maialen Lagok jarritako erritmoari segika. Ume zein heldu animatu ziren gorputza astintzera.

Argazkia, Euskaraldia iragarriz
Iaz bezala, datorren urtean ere Euskaraldia izango da (2020 urtea). Euskal Herriko herri eta txoko ezberdinetan egin bezala, kale ekintza egin zen Igeldon ere, Euskaraldirako deialdia eginez. Iaz parte hartu zuten Ahobizi eta Belarriprest gehienak plazan elkartu, eta argazkia atera zuten.

Ekintzetako argazkiak ikusgai daude galerian eta bideo-montajea hemen behean:

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom