Txangoak, bertsoak eta ospakizunak, hiruhilekoa bukatzeko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Txangoak, bertsoak eta ospakizunak, hiruhilekoa bukatzeko

(0 iruzkin)

Eskolako lehenengo hiruhilekoa bu­ka­tzear da. Hiruhileko honetako proiektuaren izena honakoa da: Nor bizi da hemen? Eta izaki bizidunekin erlazionatutako lanak egiten ari dira.
Proiektuarekin lotutako txangoak ere egin dituzte. Gela guztiak Kristina Eneara joan dira tailer desberdinak egitera. Horrez gain, 2. ziklokoak musika emanaldi bat entzutera joan ziren Atotxara.
Beste irteera bat ere egingo dute 3. zikloko ikasleek abenduaren 12an. Bertso emanaldia ikustera joango dira Lugaritzera eta gai jartzaile lana egingo dute.

Ospakizunak, agurtzeko
Azken aste hauetan, ospakizunerako tartea izango da. Abenduaren 4ean Euskararen Eguna ospatu zuten. Goizean, tailer eta jolas desberdinak egin zituzten eskolako ume guztiek talde desberdinetan banaturik. Arra­tsaldean, pelikula saioa izan zuten.
Abenduaren 21ean, azken egunean, herritik zehar abestera aterako dira urtero bezala, eta ondoren, guraso elkarteak antolatutako luntxa izango dute hiruhilekoari amaiera emateko.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom