Turistreatzen antzezlana ikusgai, Igeldon | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Turistreatzen antzezlana ikusgai, Igeldon

(0 comments)

Trapu Zaharra konpainiaren Turistreatzen antzezlana izango da ikusgai Igeldon, irailaren 5ean (larunbata). Herriko plazan izango da eguerdiko 13:00etan (euria egingo balu, frontoian). Emanaldia euskaraz izango da.
Segurtasun neurriak direla eta, aforoa mugatua izango da.

Turismoa beste modu batera
Bidaia-agentzia batek promozio-stand bat jarriko du kalean, jendeari bere punta-puntako produktua erakusteko: "Bakoitzaren gustuetara egokitutako bidaia birtualak". Turismoa beste modu batera bizitzeko aukera. Etxekoandre bat zozketa bidez saritua izango da eta kruzero birtual bat oparituko diote. Bertan antolatuko dute bidaia. Bere fantasia guztiak askatuko dira bidaia honetan, batere ohikoak ez diren fantasiak.

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom