OinHerriko taldea martxan da | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

OinHerriko taldea martxan da

(0 iruzkin)

Aurreko Orri Informatiboan egitasmoa Igeldon lurreratzeko asmoa zegoela genion. Oraingoan jada urrats batzuk ematen hasiak direla esan dezakegu. OinHerrikoen azalpenak lehen eskutik entzun ostean herritar talde bat biltzen hasi da eta herri hezitzaileen sarearen parte egitea erabaki dute. Herriko beharrak aztertu nahi dituzte eta lehenik herriko nerabe eta gazteekin prozesu bat egin nahi dute. Izan ere, herriko gazteek espazio bat izateko nahia adierazi dute eta beraiekin batera prozesu bat abiaraziko dute espazioaren nolakotasuna eta fun­tzionamendua definitzeko. Astebu­ruetan kultur etxeko goiko solairua erabiltzeko aukera mahai gainean dago eta gazteak izango dira espazioa nola antolatu eta bete beharreko arauak jarriko dituztenak. OinHerriko kideak prozesuan bidelagunak izango dira, hau da, prozesuan lagunduko dute, baina erabakiak gazteek hartuko dituzte.

Informazio gehiago
Baina zer da OinHerri? Zer dira herri hezitzaileak? Informazio gehiago nahi duenak web orrian arakatu dezake. Hona helbidea: herrihezitzailea.eus.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom