Skip to content

Mus Txapelketa azkarrak, ostiralero

(0 iruzkin)

Mus Txapelketa azkarrak jokatzen ari dira Igeldon. Ostiralero izango dira mus partidak martxoaren 23ra arte. Ohi bezala, Itsas Aurre kultur etxean izango dira, gaueko 22:00etan hasita.

Bikote bakoitzeko, 15 euro ordaindu behar dira. Sariak, honakoak: bi arkume (lehenengoek), arkume bat (bigarrenek), lau txuleta (hirugarrenek) eta baserriko bi oilasko (laugarrenek). Sari bereziak ere izango dira tartean.

Lapa Txapelketa, apirilean

Apirilean zehar, berriz, Lapa Txapelketa jokatuko da. Lau ostiraletan jokatuko da eta mus partida hauek ere Itsas Aurren izango dira 22:00etatik aurrera.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom