Larraitz Zinkunegik irabazi du argazki lehiaketa | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Larraitz Zinkunegik irabazi du argazki lehiaketa

(0 comments)

Larraitz Zinkunegi izan da Ttonttorroren argazki lehiaketako irabazlea. Berak egindako argazki-montajea da aurtengo festetako egitarauaren portada eta elkarrizketatxo bat egiteko aprobetxatu dugu. Ez da lehenengo aldia bere lana aukeratzen duela Jai Batzordeak festen programa janzteko. 2015 eta 2016 urteetako lehiaketak ere berak irabazi zituen.

Hasteko, zorionak. Etxe guztietara iritsiko da orain zure lana programaren bidez… Zer sentitu duzu berria jasotzean?
Poza. Beti da pozgarria parte hartu eta gustokoa izan dela jakitea. 

Aurreneko aldia da halako lehiaketa batean parte hartzen duzula?
Lehen ere parte hartu izan dut Igeldoko lehiaketa honetan, 2015 eta 2016ko argazki-muntaiak ere gustokoak izan ziren Jai Batzordeko kideentzat, eta aurten ariketa libreago bat proposatzea okurritu zitzaidan.  

Esan duzun bezala, argazki-muntai bat egin duzu, oso originala, gaur egun puri-purian dauden sare sozialekin jolasa eginez. Nolatan bururatu zitzaizun? 
Internet da nire ogibidea. Webgunetarako kodea, irudiak, edukiak eta abar egiten ditut normalean eta papererako lan gutxi egiten dut. Argazki-muntaiak, collage baten antzera ideia bat aberasteko balio dit.
Interneteko mundu horretan murgildurik, azken denboraldi honetan sare sozialek hartu duten gorakada izugarria izan da. Egun osoan Instagram-en sartuta pasatzen dutenak ditut inguruan, eta hauek ikusita, pentsatu nuen hauei eskainitako keinu bat izan zitekeela festen hasiera iragartzeko "Igeldogram" aplikazio bat. 

Gazteen artean ulertzeko arazorik ez da izango, baina helduxeagoen artean agian bai… Zeresana emango duela uste duzu?
Ez dut uste albo batera geratzen direnik. Gaur egun aiton-amonekin WhatsApp-eko taldeak osatzea lortu dugu! Gainera argazki zentralak baditu hainbat urte, gerra aurreko motor gainean dauden hiru emakume horiek ere beren garaiko emakume helduek egingo ez luketen karreran parte hartzera animatu ziren… Horrela nolabait aurrera egiten dugu denok. Berrira moldatzen gara. Agian azalpen bat beharko du bere iloba edo biloba baten eskutik, baino ziur ondo irudituko zaiela, jolas bisual bat baino ez da.

Juan, Pedro eta Ixabel festetan izango dira. Zu ere bai?
Ba egia esan, aurtengo jaien programa oso zabala eta oparoa da. Umore horiko aldrebeskeriak eta kale antzerkia ikusteko desiatzen nago.

   

Currently unrated

Comments

There are currently no comments

New Comment

required

required (not published)

optional

required

captcha

required

Recent Posts

Archive

2020
2019
2018
2017

Categories

Tags

Authors

Feeds

RSS / Atom