Konponketa lanak lehenbailehen egiteko eskatu zaio udalari | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Konponketa lanak lehenbailehen egiteko eskatu zaio udalari

(0 iruzkin)

Udaletik adierazi dute iraila-urria izango dela errepidea konpontzerako.

Azken euritearen eraginez (maia­tzaren 19ko euritea), Zerutxoko kurba baino beheraxeago, espaloi zatia eraman zuen urak eta beheraka jaisteko karrilean ere kalteak eragin zituen. Ordutik, semaforo bana jarria dago Igeldoko errepide nagusian eta mendi aldera gera­tzen den karriletik bideratzen da trafikoa.
Egoeraren berri izateko, dagokion udal teknikariarekin hitz egin zuen Herri Kontseiluak bere garaian eta hark esan zuen lanak bukatzerako, iraila-urria izango zela: «Espaloia eramateaz gain, errepidean metro bateko zabaleran ere lur mugimendua egon da eta segurtasunagatik, ezin da beherako karrila erabili». Beraz, lanak bukatu arte, semaforoa egongo da bertan.
Horren aurrean, udara tartean dela eta arazoak egon daitezkeela ikusita, Herri Kontseiluak idatzi bat erregistratu zuen Udalean, ekainaren hasieran. Bertan eskatzen da egin beharreko lanak lehenbailehen hasi eta bukatzeko. Eta udaran, trafikoa ugaritzen dela eta, sortu daitezkeen arazoak eta arrisku egoerak ere aipatzen dira.

Lasarmendi bidea itxita
Lasarmendi bidean ere lur mugimenduak izan ziren lehendik ere lur-jausiak izanak ziren lekuan. Bertan zeuden hormigoizko barrerak erori ziren eta bidea ixtea erabaki dute behar bezala konpondu arte. Beraz, Mendi Mendian eta Leku-Eder arteko zatia itxita dago. Dena dela, oinez edo bizikletaz pasa liteke. Hemengo lanak ere iraila-urrian bukatzea aurreikusten dute. Batera egingo dituzte.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom