Kexak adierazi zaizkio Udalari autobusa eta Marabieta bidearekin | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Kexak adierazi zaizkio Udalari autobusa eta Marabieta bidearekin

(0 iruzkin)

Igeldoko autobus zerbitzuaren inguruan kexak ugaritu dira azken hilabeteetan eta herritarrekin bilera bat egin zuen Herri Kontseiluak urriaren 26an. Bertan, Dbusi bilera bat eskatzea erabaki zen. Herri Kontseilua azaroaren 7an bildu zen Dbuseko arduradunekin eta herritarren haserrea adierazi eta arazoa konpontzeko eskatu zien. Alter­na­tiba desberdinak proposatu ziren bileran eta aztertzekotan geratu ziren Dbuseko arduradunak.
Abenduaren 11n izango dute hurrengo bilera. Dena dela, urrian nahiko ondo funtzionatu zuela eta azarotik aurrera autobusaren zerbitzua ona izango zela adierazi zuten Dbuseko kideek eta ordutegia beteko zuela. Hori horrela ez dela arrazoitzeko, Herri Kontseiluak inzidentziak erregistratzeari ekin dio eta herritarrek egunero eman diote kexaren baten berri.

Marabieta bidea hobetzeko eskaera
Marabieta bidearen egoera dela eta, inguruko bizilagunek sinadura bilketa egin zuten urrian eta udaletxean aurkeztu zuten eskaera. Herri Kontseiluak ere bat egin zuen bizilagunen eskaerarekin. Mara­bieta bidea arriskutsu dago gaur egun, Santio bidea izanik, jende asko ibiltzen delako, autoek guru­tzatzeko lekurik ez dutelako eta horrez gain, mantenu lanak maiztasun gutxirekin egiten direlako (bide bazterretako garbiketa). Hori horrela, egoera salatu eta hobe­tzeko eskaera egin da.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom