Jubilatuak kanturako gogoz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatuak kanturako gogoz

(0 iruzkin)

Jubilatuek bertso bat abestuz eman zieten jaiei hasiera eta Santa Ixabel egunean ere, herri bazkariaren aurretik, Kantu Jira egin zuten herriko tabernetan zehar. Gernikara egin zuten ibilaldirako euskal kanta batzuk prestatu zituzten bazkalostean kantatzeko. Han sorturiko giro ederraren ondorioz, tarteka herrian Kantu Jirak antolatzea erabaki zuten eta jaietan izan zen lehendabiziko saioa. Aurrerantzean ere jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute eta hilabetero egun bat jartzeko asmotan dira herriko taberna ezberdinetan zehar euskal kantak abesten ibiltzeko.
Bestalde, udan zehar herrian egiten dituzten ibilaldiekin jarrai­tzeko asmoa ere badute. Apirilean hasi ziren herriko bazterrak ezagu­tzeko eta beraien arteko harremanak indartzeko asmotan herrian zehar oinezko ibilaldiak egiten. Hilabeteko lehendabiziko asteazkenetan elkartzen dira, herriko plazan. Orain artean, 12 laguneko koadrila elkartzen dira eta ibilaldiaren ostean hamaiketako bat ere egiten dute indarrak berritzeko.

Udazkenerako hitzaldiak eta eskursioa
Udazken honetarako 2 hitzaldi antolatzeko asmoa dutela azaldu dute:
Elikatzea eta Osasunaren ingurukoa izango da. Hizlaria, Arantza López Ocaña sendagile nutrizionista izango da. Aldi berean, sukaldari batekin, ikasitakoa praktikara eramateko aukera izango dute.
Sexualitatea helduaroan; ongitasuna eta plazerra. Hizlaria, Ainara Brusau Gizarte Langilea eta Sexologa izango da.
Hitzaldi hauen egutegia oraindik osatu gabe daukate eta aurrerago zabalduko dute informazio zeha­tzagoa.
Azkenik, Udaberrian Gernika-Elorriora egindako eguneko eskursioaren arrakasta ikusirik, udazkenerako beste bat antolatzeko asmotan dabiltzala ere aurreratu dute. Oraindik noiz izango den eta nora joan zehaztu gabe daukate eta zehaztean informazioa zabalduko dutela adierazi dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom