Jubilatu guztiei deia, elkarteko kide izateko | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatu guztiei deia, elkarteko kide izateko

(0 iruzkin)

Igeldoko Jubilatuen Elkartea mar­txan da berriz eta kide berriak egiteko prozesuan daude orain. Estatutuen arabera, 55 urtetik gorako igeldotar pentsionista guztiek dute eskubidea elkarteko kide izateko. «Dei egiten diegu Igeldoko jubilatu guztiei elkartearen kide izan daitezen», adierazi dute.

Izena, lehenbailehen
Gaineratu dute beraien nahia litzatekeela kide izan nahi dutenek lehenbailehen ematea izena: «Zenbat eta kide gehiago izan, indar gehiago izango dugu erakunde publikoen aurrean. Eta beraz, diru laguntzak lortzeko eta gure arteko ekintza ezberdinak egiteko».
Izena emateko, telefono desberdinak jarri dituzte: Lurdes Etxabe (943215964), Joseba Lizarralde (619421822), Antton Dorronsoro (943218676) edota kultur etxea (943313030).
Eman beharreko datuak: izen-abizenak, DNI zenbakia, bizitokia eta telefonoa.

Zuzendaritza berrituta
Elkartea berriz martxan jartzeko, estatutu berriak onartu eta zuzendaritza batzorde berria izendatu behar ziren. Horretarako, batzarra egin zuten ekainaren 6an eta 34 jubilatu elkartu ziren. Aho batez onartu zituzten estatutu berriak eta zuzendaritza berria. Hori horrela, hauexek osatzen dute zuzendaritza batzordea: Jose Fran Lopez de Goñi (lehendakaria), Lurdes Etxabe (lehendakari-ordea), Joseba Lizarralde (idazkaria), Antton Dorronsoro (diruzaina) eta lau bokal: Iñaki Goiko­etxea, Maite Iraola, Mª Jesus Sarasua eta Ramoni Arrillaga.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom