Jubilatu elkartea, itxura hartzen | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Jubilatu elkartea, itxura hartzen

(0 iruzkin)

Azken aldian herrian jubilatu elkartea osatzeko lanean ari dira zenbait herritar eta adierazi dutenaren arabera, pixkanaka itxura hartzen ari da.
Legalizazio prozesua martxan jartzeko dokumentazio guztiak uztaila bukaeran aurkeztu zituzten, baina zuzendu beharreko zenbait akats zituztela erantzun zieten iraila erdialdean eta berriz ere akatsak zuzenduta, beharrezko dokumentazio guztia aurkeztu berri dute.

Bestalde, elkartea osatzeko kideak egiteko lanean aritu dira azken hilabeteetan eta dagoeneko 85 kide osatu dituzte. Azkenik, euren asmoetako bat, urte amaierarako elkartea martxan jartzea litzateke eta pixkanaka aurrera begira egin nahi dituzten ekintzak programa­tzen hastea. Donostiako udaleko dinamizatzailearekin harremanetan jarri dira eta diru laguntzak lortzeko aukerak izanik, herriko jubilatuen nahien eta beharren araberako aurrekontu bat osatu beharko dute. Hala ere, gai hauen inguruan hitz egiteko, epe motzean batzar ireki bat antolatzeko ideia ere badute, guztien iritziak jaso eta ekintzak antolatzen hasteko.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom