Indartsu hasi du aurten ere ikasturtea Pelotak | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Indartsu hasi du aurten ere ikasturtea Pelotak

(0 iruzkin)

Iazko gorakadari eutsi dio aurten ere Pelotak. Urriko lehenengo astean hasi zirenetik, 15 neska-mutil dabiltza, lehenengo eta seigarren maila bitartekoak. Iñaki Enbil eta Onditz Urruzmendi begiraleek azaldu dutenez, iaz aritu ziren zaharrenek ez dute jarraitu, hau da, DBH egitera behera jaitsi direnek, baina lau ume berri sartu dira. «Aurten txiki dexente animatu dira: 4 benjamin eta 5 alebin dabiltza», azaldu dute.
Astearte eta ostegunetan ari­tzen dira ordu eta erdiz; 17:30etatik 19:00etara. Azken urteetan bezala, eskuz aritzeaz gain, pala ere sartuko dute tarteka. Oraindik badago apuntatzeko aukera, baina interesa izanez gero, lehenbailehen apuntatzeko azaldu dute, «gainerakoak martxa hartzen joango direlako eta gero zailagoa delako besteen erritmoa hartzea».

Txapelketak ere bai
Aurten ere, ohiko helburua dute elkarteko kideek: «Umeak pelotara gerturatzea eta pelotan jolastuz, ondo pasatzea». Horrez gain, iaz bezala, hainbat txapelketatan parte hartuko dutela azaldu dute. Lehenengo, alebinek jokatuko dute eskuz, eta ondoren benjaminen txanda izango da. Eskolartekoak jokatzen dituzte. Eskuz aritu ostean, palaz ariko dira bai alebinak, baita benjaminak ere, Gipuzkoa mailako eskolartekoan.

Zaharrenek ez jarraitzea, pena
Adierazi dutenez, iaz oso talde polita osatu zuten zaharrenek eta pena izan da aurten ez jarraitzea. Horixe nahiko lukete lortu, aurten, eta etorkizunera begira: «Adin batetik aurrera ere, gaztetxoek pelotan jarraitzea nahiko genuke. Gustora ikusten dituzu, maila polita hartuz… baina gero ez dakigu zer gertatzen den behera jaisten direnean ikastera… Pena ematen du zaharrenek ez jarraitzea».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom