Igeldotarrek gogotsu hartu zuten parte lehenengo bilera irekian | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldotarrek gogotsu hartu zuten parte lehenengo bilera irekian

(0 iruzkin)

Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua aurrera doa eta herritarren partaidetza prozesua ere martxan dago. Lehenengo mugarria izan zen martxoaren 20an. Bilera irekia egin zen frontoian eta 70 herritar inguruk hartu zuten parte. Igeldoko zerbitzuen eta lehentasunezko arloen inguruan aritu ziren hizketan. Giro atseginean eta jarrera aktiboarekin aritu ziren igeldotarrak.

Lantalde osoko kideak bertan
Igeldoko TET sortzeko lantalde bat dago lau hankakoa: Igeldoko ordezkariak, Donostiako Udaleko alderdi politiko guztietako ordezkariak, Udal Partaidetza saileko teknikariak eta Siadeco Ikerketa Elkarteko teknikariak daude. Lantaldea osatzen duten kide guztiak bileran izan ziren.

TET definitzeko momentua
Tokiko Entitate Txikiari buruzko oinarrizko informazioa jaso zuten bertaratu ziren igeldotarrek: zer den, zertarako aukera ematen duen eta zein den jarraitu beharreko prozedura. Horrez gain, gogorarazi zitzaien Donostiako Udaleko udalbatzak aho batez hartua duela Igeldon Tokiko Entitate Txikia sortzeko erabakia. Orain, entitate hori zer nolakoa izango den, zer eskumen edukiko duen eta nola kudeatuko diren definitzeko momentua da.

Galdetegia online
Tokiko Entitate Txikia definitzeko lan horretan, igeldotarren partehartzea funtsezkoa izango da. Esan bezala, martxoaren 20ko bilera irekian izan zuten parte hartzeko lehenengo aukera, baina oraindik ere izango dira aukera gehiago. Besteak beste, galdetegi bat online erantzuteko aukera dago hemen sakatuta.

Donostiako Udaleko Herri Partaidetza zerbitzuaren webgunean ere informazio guztia dago: www.donostia.eus/auzhartu.

Bestalde, informazio gehiago jasotzeko, udala_partaidetza@donostia.eus helbide elektronikora idatzi edo 943 481 356 telefono zenbakira dei daiteke.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom