Igeldorentzako ze proposamen daukaten galdetu diote berriz Goiari | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igeldorentzako ze proposamen daukaten galdetu diote berriz Goiari

(0 iruzkin)

Jarduneko Herri Kontseiluak idatzi bat erregistratu zuen Donostiako udale­txean maiatzean, hauteskundeen atarian. Eneko Goia alkateari eta udal gobernuari exijiitu diote mahai gainean jarri dezatela Igeldo­rentzat daukaten proposamena: «benetan proposamenik baldin badu­te. Eta aldiz, bide hori jorratzeko asmorik ez badute, argi adierazi dezatela». Herri Kon­tseilua aspertuta dago «hitz eta promesa hutsalekin». Abenduaren 18an bilera egin zuten eta bertan zenbait erabaki adostu zituztela gogorarazten die idatzian, baina «oraingoan ere» ez dutela ezer egin. «Hilabeteak igaro dira bilera hau burutu zenetik, tartean Igeldoko desanexio prozesuaren in­guruko epaia eman delarik. Epaiaren harira, Alkate jaunak, berriro luzatu ditu prentsan Igeldo Toki Entitate bihurtzearen aldeko adierazpenak. Igeldoko Herri Kontseiluak, ordea, ez du honen inguruko proposamenik jaso. Gaia gurekin lantzeko konpromisoa hartu zuen bilera hartan, baina ez digu bilera deialdirik egin ez dokumenturik pasa», salatu dute.
Abenduko bileran, Alkateak Igel­do­rentzat soluzio bakarra eman zuela azaldu dute: Toki Entitate Txikia bihurtzea. Eta azken lau urteetan ho­rren inguruko proposamenik zergatik ez duen egin galdetuta, honakoa eran­tzun omen zuen: uste zuela Herri Kontseiluaren jarrera bide horren kontrakoa zela. «Herri Kontseilutik garbi adierazi genion Igeldoren afera konpontzeko beharrezkoa dela Igel­doko herritarren borondatea errespetatzea. Hala ere, Igeldotik beti azaldu gara prest gure herriko zein herritarren egoera hobetzeko baliagarri izan daitezkeen proposamenak aztertzeko. Aldiz, Donos­tia­ko Udala izan da beti bide horiek proposatu ondoren, azalpenik eman gabe bukaera eman diena», azpimarratu dute.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom