Igande goizean errepidea itxita, triatloia dela eta | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Igande goizean errepidea itxita, triatloia dela eta

(0 iruzkin)

Asteburu honetan, bi triatloi egingo dira Donostian: batetik, larunbatean, ekainak 23, Emakumezkoen triatloia eta igandean, 24an, Onditz oroituz Donostiako triatloia. Azken honek eragin zuzena izango du Igeldon, izan ere, errepidea itxi egingo dute bizikletaz egin beharreko probarako. Txirrindulariak Igeldora 10:20ak aldera iritsiko dira, Oriotik, eta Donostiarantz jaitsiera egiten duten bitartean, ezinezkoa izango da ibilgailuz Igeldora igotzea. Hau da, goranzko norabidea itxita egongo da azkeneko txirrindularia pasa arte.

Bi triatloien eraginez, aldaketak izango dira Donostiako trafikoan eta Dbus-eko hainbat lineatan. Emakumezkoen triatloia larunbatean, arratsaldeko 15:00etan hasiko da eta Onditz oroituz, igandean goizeko 09:15etan.

Donostiako Udalak hiri barruan ibiltzeko garraio publikoa erabiltzeko aholkatu du.

Autobus linean aldaketak

Larunbatean, 15:00-16:30ak bitartean, honako aldaketak izango ditu Igeldoko lineak:
Matia kaletik eta Benta Berri kaletik Ondarretara sartuko da Trento kaletik jarraituz, bukaeraraino joan eta Wiesbaden kalera sartuko da ohiko ibilbidetik jarraituz. Funikularretik Igeldo alderantz ohiko ibilbidea berreskuratuko du. Zubieta 14 eta La Perlako geltokiak zerbitzurik gabe gelditzen dira, eta Urbieta 6an egingo dira. Satrustegi I Satrustegi II-ra lekualdatzen da.

Eta igandean:
09:00etatik 12:30etara Funikularrera eta Igeldora ez da zerbitzurik izango (zerbitzua Antiguoraino bakarrik). Igeldora 08:35ean Gipuzkoa Plazatik ateratzen den zerbitzua bakarrik igoko da; eta Igeldotik Erdialderantz 09:00etan ateratzen den zerbitzua bakarrik jaitsiko da.
12:30etatik aurrera, gutxi gorabehera, ohiko ibilbidea berreskuratzen joango da.  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom