Hasi garela motorrak berotzen! | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Hasi garela motorrak berotzen!

(0 iruzkin)

Pasa den asteburuan, festei begira izan da aukera girotzen hasteko. Igandean, krosa, pelotako finalak eta futbolekoak jokatu ziren eta eguraldia lagun, giro ederra izan zen egun osoan. Bestalde, eskolako jaialdia ere egin zuten larunbatean.

48 lagun, krosean

Aurtengo krosean, 48 lagunek hartu dute parte eta horietatik 12 izan dira herrikoak. Aitor Etxeberria igeldoarra izan zen gizonezkoetan azkarrena eta Estitxu Iturralde hernaniarra emakumezkoetan. Bigarren eta hirugarren postuetan geratu ziren Ibai Beracierto eta Kepa Larrea (gizonezkoak); eta baita Sonia Alonso eta Jone Seoane ere (emakumezkoak). Igeldoko azkarrenaren sariak Jon Elosegi eta Oihana Illarramendirentzat izan ziren. Sailkapen osoa, hemen ikusgai.

Sari banaketa plazan egin zen  eta ohiko sariez gain, zozketa ugari ere egin ziren partehartzaile guztien artean.

Ondoren, txikien txanda izan zen eta ume ugarik hartu zuten parte estreinako kros txiki honetan.

Pelota eta futboleko finalak

Eguerdian, Pala Txapelketako finala jokatu zen, mazizakoa. Bertan, Urtzi eta Aitor nagusitu zitzaizkien 30-23 Julen eta Borjari. 

Arratsaldean, areto futbolaren txanda izan zen eta Aieteko taldeak irabazi zuen txapelketa. Igeldoarrak hirugarren geratu ziren.

Eta eguna bukatzeko, pelotaz gozatzeko aukera izan zen berriz. Alde batetik, Pala Txapelketako finala jokatu zen, kasu honetan, teniseko pelotakoa. Ainara eta Nekanek 25-21 irabazi zieten Jasone eta Ixiarri. Bestetik, eskuzko pelota goxoko finala jokatu zen: Iñaki eta Aratz izan ziren nagusi 22-15 Mikel eta Josuren aurka.

Ekintza guztietako argazkiak galerian daude eta horietako batzuk hemen behean:

  

  

  

  

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom