Gogotsu ekin diote Eskolan ikasturte berriari | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Gogotsu ekin diote Eskolan ikasturte berriari

(0 iruzkin)

Ikasturte berriari hasiera eman diote Igeldoko eskolan. Irailaren 7an hasi ziren ikasleak eta ordutik topera dabiltza! Irailaren 15ean taldeen aurkezpena egin zuten aretoan, eta eskola koloretsua izango dutela argi utzi zuten: Elefanteak, Ortzadarra, Izarrak, Loroak, Detektibeak eta Emoji lagunak izango dira.
Ikasturte honetan, 2 urteko 5 ikasle hasi dira eskolan. Bestalde, bi irakasle berri ere badaude: Juanma eta Joxerra. Hiruhileko honetan, “Nor bizi da hemen?” Natur Zientziak landuko dituzte, izaki bizidun eta izaki bizigabeak.
Ikasturte honetan ere asko ikasi, eta batez ere, ongi pasako dutela ziur daude!

Piraten etxera gaua pasatzera
2023ko irailaren 21ean LH-ko ikasleak Piraten etxera joan ziren. Han bizitakoaren berri eman digute: «Goizeko 09:30etan autobusa hartu genuen, kriston euria egiten zuen. Iritsi ginenean aurkeztu egin genuen geure burua baita monitoreek beraiena ere. Hamaiketakoa jan eta gero, arauak bideo batean erakutsi zizkiguten. Ondoren, maletak geletara eraman eta oheak prestatu genituen. Denbora librea izan genuen eta bazkaldu egin genuen.
Atertzean Pasaira jaitsi ginen. Barku batean ibili ginen, puntu batzuk irabazten altxorraren mapa lortzeko, baina 3 puntu falta zitzaizkigun. Bidean 3 puntuak lortzeko aukera eduki genuen.
Afaldu ondoren, musika kaxa izeneko jolas batera jolastu ginen eta disko festa egin genuen. Ondoren, ohera joan ginen. Bikain pasa genuen.
Esnatu eta gero, maletak prest utzi genituen. Gosaldu ondoren, altxorraren bila egin genuen, altxorra aurkitu (txokolatezko txanponak ziren eta piraten zapi bat), bazkaldu eta etxera joan ginen.
Hau izan da Piraten etxean pasa genuen esperientzia ederra.

ESKERRIK ASKO PIRATAK!!!».

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom