Errigorarekin ‘Bat egiteko garaia da’ | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Errigorarekin ‘Bat egiteko garaia da’

(0 iruzkin)

Eskaerak urriaren 22tik azaroaren 10era bitarte egin behar dira. Eskuorriak IKOn eta Txapelan egongo dira. Online ere egin daiteke.

Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka, Errigoraren udazkeneko kanpaina berria martxan da, eta hiru saski izango dira aukeran: saski beltza (55€), saski berdea (65€) eta saski zuria (75€). Eskaerak urriaren 22tik azaroaren 10era bitarte egin behar dira eta horretarako, eskuorriak IKOn eta Txapelan egongo dira. Online ere egin daiteke eskaera helbide honetan: www.errigora.eus.
Saskien banaketa, berriz, azaro bukaeran edo abendu hasieran egingo da.

Euskalgintzari laguntzeko
Igeldoko arduradunek gogorarazi dutenez, beti bezala, kanpainako saskien balioaren %25 bideratuko da Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara. Kontuan hartzeko bi argipen ere eman dituzte: «Euskarari puzka da Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzari diru-ekarpena egiten dion Errigoraren kanpaina, eta saskiaren balioa zenbat eta altuagoa, diru-ekarpen handiagoa euskalgintzari».
Beraz, kanpaina honetan saskiak eskatzea bada euren helburuekin bat egiteko modu bat.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom