Azken euriteek eragindako kalteak udazkenerako konpontzea aurreikusten dute | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Azken euriteek eragindako kalteak udazkenerako konpontzea aurreikusten dute

(0 iruzkin)

Asteburuko euriteek kalte ugari eragin dituzte Igeldon. Nabarmentzekoak dira errepide nagusian eta Lasarmendi bidean igandean izan ziren lur-jausiak. Errepide nagusian, Zerutxoko kurba baino beheraxeago, espaloi zatia eraman zuen urak eta beheraka jaisteko karrilean ere kalteak eragin zituen. Donostiako Udaletik Herri Kontseiluari jakinarazi diotenez, bertako estolda-zuloa belar, adar eta hostoz zikina zegoen eta urak irteera beste nonbaitetik bilatu zuen, sekulako kaltea eraginez. Espaloia eramateaz gain, errepidean metro bateko zabaleran ere lur mugimendua egon da. Hori horrela, azaldu dute segurtasun neurriak hartu direla eta horregatik jarri dutela semaforoa: «beherako karrila ezin da erabili, badaezpada». Orain, kalteak konpontzeko zer egin aztertzen ari dira eta proiektuak eskatu dituzte. Lanak bukatzerako, iraila-urria izango dela adierazi dute. Ordura arte, beraz, semaforoa izango da bertan.

Lasarmendi bidea itxita

Lasarmendi bidean ere lur mugimenduak izan dira lehendik ere lur-jausiak izanak ziren lekuan. Bertan zeuden hormigoizko barrerak erori dira oraingoan eta bidea ixtea erabaki dute behar bezala konpondu arte. Beraz, Mendi Mendian eta Leku-Eder arteko zatia itxita dago. Dena dela, oinez edo bizikletan pasa liteke. Hemengo lanak ere iraila-urrian bukatzea aurreikusten dute. Batera egingo dituzte.

Zuhaitz erorketak

Beste hainbat inzidentzia ere izan ziren igandean. Besteak beste, Pilotegi eta Erauntzetako bideak itxita egon ziren zuhaitzak erori zirelako.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom