Asteburuan girotuta, San Pedroren zain
Nork argitaratua: Karmele Garmendia 5 urte, 6 hilabete atzera
Pasa den asteburuan, festetan girotzeko aukera izan dugu eta ostiraletik aurrera (ekainak 28), San Pedro jaietan bete-betean murgilduko gara. Bost egunetan zehar ekintza ugari izango dira adin eta gustu desberdinetako herritarrentzat: euskal dantza emanaldia, herri kirolak, dema, Umore Horiya, su artifizialak, patata tortilla lehiaketa, umeen eguna...
Eskaintza gastronomikoa eta kontzertu desberdinak
Ekintza berriak ere izango dira aurten: alde batetik, eskaintza gastronomiko ederra izango da festa osoan zehar, bertako produktu eta parrilladarekin. Eta bestetik, kontzertu desberdinak eskainiko dira: Rukula, Herenegun, Illuntzean, Trikidantz… Kontzertu horiek plazan izango dira, baina bigarren gune bat ere prestatuko da Dj-en emanaldiekin eta gau kubatarrarekin, besteak beste.
Umeen egunerako, puzgarriak ere ekarriko dira! Eta horrez gain, “Desheredatun bazkaria” antolatu da San Pedro egunerako.
“Desheredatun bazkaria” eta paella lehiaketa
San Pedro egunean bazkaria egingo da paella lehiaketaren bidez: “Desheredatun bazkaria”. Lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek izena eman behar dute Txapelan dagoen zerrendan. Talde bakoitzak 20-30 lagunentzako paella prestatu beharko du. Osagai nagusiak (arroza, baratxuria, tipula, olioa, gatza) antolakuntzak jarriko ditu eta sua eta paellerak ere bai. Horrez gain, talde bakoitzak 40 euroko presupuestoa izango du (antolakuntzak jarria), gainerako osagarriak erosteko. Irabazten duenari San Pedroren giltzak emango zaizkio eta festa osoan zehar eraman beharko ditu gainean. Lehiaketa 12:00-14:00 bitartean izango da. Eta sari banaketaren aurretik, prozesioa egingo da.
Lehiaketa bukatzean, bazkariaren txanda izango da. Bazkariko txartelak salgai daude Txapelan 12 euroan (azken eguna, osteguna).
Larunbateko emaitzak
Larunbatean, Arrokako arrantza-lehiaketa jokatu zen eta 3 sari banatu ziren. Pisu gehiena, denera, Anjel Muruak lortu zuen. Kepa Riko bigarren postuan geratu zen eta Oscar Bejarano hirugarrenean. Pieza handiena Kepa Rikok lortu zuen: 750 gramoko muxarra. Eta aniztasunean, berdinduta geratu ziren Iñaki Lozano eta Alberto Gorriz igeldoarrak. Denera, 15 lagunek hartu zuten parte.
Areto futboleko txapelketa ere jokatu zen egun osoan eta arratsaldean finalaren txanda izan zen. Isturin F.K. taldea nagusitu zen. Bigarrenak Spityren lagunak izan ziren. Denera 8 talde aritu ziren lehian; 3 herrikoak: Gurasoak, Igeldoko Izarrak eta Txapela-Ekaitz.
Pelotako finalak jokatzeko tartea ere izan zen arratsaldean. Eskuzko finalean, Aratz Urruzmendi eta Iñaki Enbil 22-9 nagusitu zitzaizkien Aitzol De Paz eta Josu Balerdiri. Palaz teniseko pelotarekin, berriz, Larraitz Dorronsoro eta Ainara Azpiazu izan ziren txapeldun, 25-12 irabazita Oihane Arruti eta Leire Barrondori.
Igandeko emaitzak
Igande goizean krosa izan zen eta aurten ere Aitor Etxeberria igeldoarra izan da azkarrena gizonezkoetan, 0:24:46 denborarekin. Raul Gomez geratu zen bigarren (0:25:59) eta Aitor Erregerena hirugarren (0:26:14). Emakumezkoetan, Izadi Azkonobieta helmugaratu zen lehendabizi (0:34:50), Marian Garcia bigarren (0:39:26), eta Irati Arrillaga igeldoarra hirugarren (0:40:25). Aurreneko igeldoarren sariak Jon Elosegi (0:30:33) eta Irati Arrillagarentzat izan ziren.
Palaz, maziza txuriarekin, igandean jokatu zuten finala larunbatean beharrean, eta Iker Dorronsoro eta Urko Aranguren izan ziren txapeldun, Borja eta Julen Iribar anaiei 30-23 irabazita.
Asteburuko ekintzen argazkiak ikusgai daude argazki galerian.
SAN PEDRO JAIAK - EGITARAUA
EKAINAK 28 OSTIRALA
16:30ean Euskal Dantza emanaldia, Ieltxoko ikasleen eskutik
18:00etan Haurren pilota-partiduen finalak
19:30ean Ttonttorro txiki eta Ttonttorroren igoera urezko zezen eta buruhandiek lagunduta animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
Ondoren Lezkarriren emanaldia eta poteoa Antigua Band txarangarekin
23:30etan Kontzertu mundialak Rukula eta Herenegun taldeen eskutik
Ondoren Dj Piku izango da 2. gunean
EKAINAK 29 LARUNBATA “SAN PEDRO EGUNA”
11:00tan Hamaiketakoa. Din-Din-era inguratzen den igeldotar ororentzat
12:00etan Herri-kirolak
Aizkolariak :
XABIER ORBEGOZO – ARITZ AZPIAZU
ARKAITZ JAUREGI – OIER KAÑAMARES
Trontzan:
JON LIZARAZU – IÑAKI ENBIL
MIKEL ALTUNA – UNAI LIZARRALDE
Lokotxak:
ALGEL ALTUNA - ARANTXA TXINTXURRETA
GARI GALARRAGA – INTZA ETXEBERRIA
14:00etan San Pedro jaietako prozesioa eta paella lehiaketa.
*Lehiaketan parte hartzeko, talde bakoitzak izena eman beharko du. Txapelan egongo da zerrenda. Azken eguna, ekainak 27.
*Bazkariko txartelak Txapelan egongo dira salgai, 12 euroan. Azken eguna, ekainak 27.
Oharra: Irabazleari San Pedroren giltzak emango zaizkio eta festa guztietan zehar eraman beharko du
18:00etan Umore horia. Aurten ere umorez betetako jolas berriak izango ditugu!!! Animatu eta parte hartu!
Oharrak: Txapela tabernan egongo da talde bezala apuntatzeko aukera, ekainak 23ra arte 14urtetik aurrerakoentzat. Taldekideko 3€ ordaindu beharko da
19:30ean Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
20:00etan Eskuzko Pilota-partida ikusgarria
OJUEL - LIZEAGA
SANTXO - URRUZOLA
22:00etan Idi-Dema. Patxi Illarreta eta Ignacio Olidenen idiak arituko dira elkarren aurka 2000kg-ko harriarekin
00:00ean Gaupasa. Illuntzean taldearekin eta ondoren Trikidantz plazan
Oharra: Gau Kubatarra eta Dj X deMixta izango dira 2.gunean
EKAINAK 30 IGANDEA
11:00etan Bolo-lehiaketa eta erakustaldia
12:30ean Patata-tortila lehiaketa
13:00etan 3. San Pedrotako oliba jaitsiera txapelketa
17:30ean Toka herrikoia
Oharra: Apuntatzeko epea ordu erdi lehenago irekiko da. Behin lehia hasita ezingo da izenik eman
17:30ean Umeen toka herrikoia
19:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
19:30ean Bertso-saioa:
Bertsolariak: Iker Zubeldia, Eli Pagola, Andoni Egaña eta Aitor Mendiluze.
22:45ean Su artifizialak
23:30ean Erromeria Elizagoien ahizpen eskutik
UZTAILAK 1 ASTELEHENA “HAURREN EGUNA”
10:00tan KEDADA: Zapia lepora eta etorri Kaxkora!
Ondoren, Puzgarri festa erraldoia
Eguraldiak laguntzan badu denok urarekin freskatzera
Oharra: Umeei hamaiketakoa banatuko zaie
14:00etan Bazkari Herrikoia Igeldoko umeentzat
Oharra: Txarleta beharko da bazkarirako. Kedadan eta bazkalaurretik erosi ahalko dira
16:00etan IPUIN-KONTALARIA: Non da elefante gorria?
17:30ean Merienda goxua egunarekin jarraitzeko
18:00etan Eusko Got Talent!
Ondoren, Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
Oharrak: 6 urtetik beherakoek heldu batek lagunduta egon beharko dute.
Aldatzeko arropa ekarri beharko da
20:30ean Eskeko kuadrila elkartuko da afaltzeko
UZTAILAK 2 ASTEARTEA “SANTA IXABEL EGUNA”
17:00etan Kanika-lehiaketa
18:30ean Santa Isabel eskearen amaiera, herritarren parte-hartzearekin
20:00etan Kalejira txikia, urezko zezena eta buruhandiekin. Animatu, txikiak, zuen trikitixa eta panderoak astintzera!
20:30ean Ttonttorro txikiren jetsiera
22:00etan Zaldi-dema. Itxaso Arrutiren eta Talaia jatetxeko abereak arituko dira elkarren aurka 1000kg-ko harriarekin
23:00etan Erromeria Izer eta Alabier trikitilariekin
23:30ean Irrintzi-lehiaketa
00:00an Aurresku Herrikoia eta Ttonttorroren jaitsiera
Ondoren Izer eta Alabier-rekin emango diegu amaiera festei
ONDO PASA JAIAK!
Twitter-en partekatu Facebook-en partekatuAzken postak
- Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
- Sortu da Igeldoko Tokiko Entitatea
- Presoen aldeko manifestaziora joateko, eguneko plana
- Pala Txapelketa aurrera doa inoizko parte hartze handienarekin
- IKE: Lehenengo proiektua: fotovoltaikoak
Artxibategia
2024
2023
2022
- abendua (15)
- azaroa (3)
- urria (12)
- abuztua (2)
- uztaila (9)
- ekaina (2)
- maiatza (18)
- apirila (1)
- martxoa (15)
- otsaila (1)
- urtarrila (1)
2021
- abendua (18)
- azaroa (3)
- urria (18)
- iraila (1)
- abuztua (11)
- uztaila (6)
- ekaina (5)
- maiatza (21)
- apirila (1)
- martxoa (13)
- otsaila (2)
- urtarrila (1)
2020
- abendua (10)
- azaroa (4)
- urria (1)
- iraila (1)
- abuztua (1)
- uztaila (11)
- ekaina (4)
- maiatza (3)
- apirila (2)
- martxoa (18)
- urtarrila (9)
2019
- abendua (3)
- azaroa (6)
- urria (19)
- abuztua (3)
- uztaila (14)
- ekaina (14)
- maiatza (21)
- otsaila (2)
- urtarrila (2)
2018
- abendua (1)
- azaroa (3)
- urria (21)
- iraila (5)
- abuztua (5)
- uztaila (19)
- ekaina (19)
- maiatza (28)
- apirila (3)
- martxoa (25)
- otsaila (13)
- urtarrila (4)
2017
Kategoriak
- Azaleko Nabarmendua (381)
Etiketak
- umore horiya (1)
- programa (1)
- zuhaitz eguna (1)
- Itsas Aurre elkartea (1)
- galdeketa (7)
- arrantza (1)
- Otabardi baserria (2)
- Itsas Aurre (3)
- erabilera (1)
- Dbus (1)
- saridunak (1)
- oinarriak (1)
- lehiaketa (1)
- kixmi (2)
- udaberri jaia (4)
- boletoak (1)
- moda desfilea (3)
- jai batzordea (4)
- jaiak (3)
- zabor pilaketa (1)
- urteko batzarra (1)
- san isidro (2)
- segurtasuna (1)
- armarria (3)
- festak (6)
- udako ordutegia (1)
- erraustegia (2)
- Mullita Fest (1)
- afaria (1)
- iturrietako kontenedoreak (1)
- erromeria (1)
- 65 urte (2)
- haritzalde (1)
- lore (3)
- Euskal Herriko Mus Txapelketa (1)
- greba feminista (4)
- elurra (2)
- kale neurketa (1)
- barrikotea (1)
- ibarra taldea (1)
- egitaraua (2)
- itzulia (1)
- ekintza berriak (2)
- baratza (2)
- sokatira (1)
- erabakitzeko eskubidea (8)
- sinadura bilketa (1)
- negua (1)
- euskal dantza (1)
- joxe mari uranga (1)
- Kooperatiba (9)
- Asteasu (2)
- martxoak 8 (4)
- ttonttorro (6)
- mendizorrotz (1)
- ieltxo (2)
- emakume eguna (2)
- errigora (2)
- euskal herriko itzulia (1)
- Eskola (6)
- euskara (3)
- zoriontasunaren bilaketa (2)
- 65 urtetik gorakoak (2)
- Herri Kontseilua (4)
- Eskola Bidea (1)
- Herri batzarra (1)
- ikastaroak (3)
- batzar eratzailea (2)
- Gure Esku Dago (8)
- Gurasoak (1)
- San Pedro Jaiak (4)
- zuhaitz eta zuhaixka azoka (3)
- hirugarren adina (2)
- errepide mozketa (1)
- emakume afaria (3)
- VPO etxeak (1)
- eresmin (1)
- untzi museoa (2)
- pelota (1)
- mozorroak (1)
- hipopresiboak (1)
- ondorioen txostena (2)
- Poltsikoko antzerkia (2)
- proba (1)
- txirrindularitza (3)
- euskal erregimena (2)
- kontserbak (2)
- kontzertua (1)
- musa (3)
- giza-katea (2)
- antzerkia (2)
- emakumeok planto (4)
- Din Din elkartea (1)
- autobusa (1)
- argazki lehiaketa (2)
- mendizorrotz guraso elkartea (1)
- hamaiketakoa (1)
- matrikulazioa (1)
- euskaraldia (2)
- irteera (1)
- Lezkarri (2)
- Hozkailua (1)
- zaborra (2)
- Ekainak 17 (7)
- landare (3)
- bilera (1)
- Lapa Txapelketa (2)
- hitzaldia (2)
- arrano etxea (1)
- aurrekontu partehartzaileak (1)
- garagardo artisauak (1)
- obrak (8)
- onditz urruzmendi (1)
- 16-Igeldo linea (1)
- gona gorria (1)
- pilates (1)
- ate irekiak (2)
- oliba-olioa (2)
- toka txapelketa (1)
- zozketa (2)
- zeramika (1)
- lapurretak (2)
- Udazken festa (1)
- garbigunea (1)
- eskolako jaialdia (1)
- Babes Ofizialeko Etxebizitzak (1)
- Tximistarri bidea (2)
- M8 (4)
- bertako produktuak (1)
- pelota txapelketak (1)
- hondakinak (2)
- eskonbroa (1)
- parte hartze prozesua (2)
- Herri kirolak (1)
- udalekuak (1)
- pala (1)
- futbola (1)
- Pilotegi bidea (6)
- donostiako klasikoa (1)
- lehentasunak (2)
- asteburu pasa (2)
- Igeldoko Gaztiak (2)
- Soziolinguistika Klusterra (1)
- gazteak (1)
- krosa (1)
- san isidro eguna (1)
- zerain (1)
- garagardo azoka (2)
- greba (2)
- emakumeen eguna (6)
- Guraso Elkartea (3)
- tasa (1)
- robotika (1)
- sarrerak (2)
- sinadurak (2)
- batzarra (4)
- Angula ustelak (2)
- pirritx porrotx eta marimotots (1)
- triatloia (1)
- pilota (1)
- ieltxoko jaialdia (1)
- Undermount (1)
- arropa bilketa (1)
- kurtso bukaera (1)
- Inauteriak (2)
- San Pedroak (4)
- 2017 urtea (6)
Egileak
- Aitziber Alzua (3)
- Igeldo Herria (347)
- Ainhoa Gorostidi (7)
- Karmele Garmendia (265)
Iruzkinak
Oraingoz ez dauka iruzkinik
Iruzkin berria