Antzerkiak egiten ari dira Eskolan, hainbat gai landuz | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Antzerkiak egiten ari dira Eskolan, hainbat gai landuz

(0 iruzkin)

Aste Santuaren ondoren, apirilaren 17an bueltatu ziren Eskolara ikasle eta irakasleak azken hiruhilekoari ekitera.
Azaldu dutenez, nahiz eta tarte motza izan, lan pila egiten jarraituko dute eta gela gehienetan, ipuinak, unibertsoa, historia landuaz antzerkiak egingo dituzte.

 

Tolosan kirol topaketa eta Ereñotzura bisita
Aurreko hiruhileko bukaeran, eskolako 2. eta 3. ziklokoak Tolosan egon ziren Gipuzkoako eskola txikietako ikasle guztiekin kirol topaketa batean. Primeran pasa zuten eta beste eskola txikietako ikasleekin jolasten aritzeko aukera izan zuten.
Bazkaltzera, Zubieta, Ereñotzu eta Agiñakoekin joan ziren inguruko parke batera eta bertan Ereñotzukoekin oso ondo moldatu zirela azaldu dute. Hori horrela, apirilaren 26an Ereñotzura joan ziren beraiekin egun pasa egitera. «Ea hurrengo batean eurak Igeldora datozen!!!».

Baratzean lanean
Eskolako txikienek lanean jarrai­tzen dute baratzean eta orain le­txugak aldatu dituzte. “Txitoek" kogolloak jarri dituzte, “Astoek” letxuga gorriak eta “Barraskiloek” letxuga berdeak. Sarea ere jarri dute letxugak babesteko.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom