Skip to content

Itsas Aurre kultur etxea

Itsas Aurre kultur etxea herriko plazan kokatuta dago.

Nahiz eta eraikina Donostiako Udalarena izan, 1997 urteaz geroztik, Igeldoko Herri Kontseiluaren eskuetan dago bere erabilera, zesio bat tarteko.

Kultur etxeak hiru pisu erabilgarri ditu:

     - Sarrera: espazio zabala du bilera, batzar, zinema, antzerki eta abarretarako erabilia dena.

     - 1. solairua: bertan herriko dinamizatzailearen bulegoa, ludoteka, komuna eta erabilera anitzeko gela bat daude (ikastaro batzuetarako, haurrek etxeko lanak egiteko... erabilia).

     - 2. solairua: bi gela eta espazio zabal bat ditu. Bertan musika eskolako klaseak, ikastaroak, abesbatzaren entsaioak, herriko musika talde baten entsaioak... egin ohi dira.

Kultur etxea herriko beharretara egokitzen den espazioa da eta dinamizatzaileak egin ohi du koordinaketa lana.