Herriko dinamizatzailea | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Herriko dinamizatzailea

Igeldon, herriko dinamizatzailea daukagu. Itsas Aurre kultur etxean du bulegoa eta Herri Kontseiluarekin harremanetan jartzeko bidea da. Horrez gain, herritarren proposamenak edota kexak jasotzeko dago eta baita zalantzak argitzen laguntzeko ere.

Igeldori buruzko txosten eta dokumentuak bulegoan daude eta horiek eskuratzeko aukera dago dinamizatzailearen bidez.

Bulegoko ordutegia

Herritarren arretarako ordutegia, honakoa da: astelehenetik ostegunera 15:30etatik 18:30etara eta ostiraletan 10:00etatik 13:00etara.

Bestalde, emailez edo telefonoz ere jar daiteke berarekin harremanetan: herrikontseilua@gmail.com edo 943313030/606311734.

* Herriko informazioaren berri izan nahi baduzu, bidali zure helbidea korreo elektronikora.

Materiala eskuragarri

Herriko materiala herritar guztien eskura dago eta horiek erabili nahi izanez gero, dinamizatzailearekin harremanetan jarri behar da.