Skip to content

Mendizorrotz Guraso Elkartea

MENDIZORROTZ GURASO ELKARTEA 1987ko urtarrilaren 2an sortu zen guraso eta tutoreei Ikastetxeko jardunean eta kudeaketan erabateko parte-hartzea eta begiratzea bermatzeko asmoarekin.
Irakaskuntzaren kalitatea etengabe hobetzen dihardu ordudanik, ikaslearen ahalmen tekniko eta oreka pertsonala indartuz eta giza elkartasunean, justizian eta askatasunean oinarrituriko balioak eta sentimenduak landuz.
Honetaz gain, Eskola orduez kanpoko jarduera osagarriak eta ekintza soziokulturalak antolatzen ditu ikasle zein guraso edo hezitzaileentzat, kutura, kirola eta ingurumenarekiko ardura errotzeko asmoarekin.
Jardueren bitartez, herria dinamizatu eta txikienetan herriarekiko lotura sendotzea bideratu nahi du.
Euskara eta euskal kultura gidari beti, gure hizkuntza eta kulturaren transmisioa bultzatzea helburu nagusienetakoa du.

Kontaktua:

mendizorrotz@eskolatxikiak.org