Skip to content

Orri Informatiboa

Igeldoko Orri Informatiboa herri guztian zehar banatzen den bi hileroko aldizkari bat da, egun. Euskara hutsean argitaratzen dena. Sortzez, 90. hamarkada erdialdean sortu zen, herritarrak informatzeko orri bat bezala. 2006 urtetik aurrera berriz, jende berria sartzearekin batera, aldizkari itxura eman zitzaion eta albiste, elkarrizketa, erreportajeak landu ohi dira. Horiez gain, agenda, komikiak, denborapasak eta iritzi artikuluak ere argitaratzen dira tarteka.

Herriko 6 lagunek komunikazio taldea osatzen dute eta beraiek arduratzen dira Orri Informatiboa argitaratzeaz. 

Banaketari dagokionez, etxez etxe banatzen da, baita taberna, jatetxe eta ostatuetan ere. Banaketarako, 12 bat laguneko boluntario talde bat dago. Orri Informatiboaz gain, herrian banatu beharreko esku orri, gutun, deialdi... guztiak banatzeaz arduratzen dira.

Argitaratutako aleak hemen.