Herri Kontseilua | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Herri Kontseilua

Igeldoko Herri Kontseilua 1994 urtean sortu zen eta bere eginkizun nagusia herritarren nahiak eta beharrak zeintzuk diren ezagutu eta erantzun bat ematen saiatzea da. Horrez gain, herrian eta herritik kanpora organo erreferente izatea. Sortu zenean, 20 lagunez osatua zegoen batzorde nagusia. Baina aldaketak izan ziren urteen poderioz. 2011ko ekainean hauteskundeak egin ziren. Kasu honetan, Batzorde nagusia  7 pertsonez osatu zen eta bozka gehien jaso zituen hautagaia lehendakari izendatu zen. Batzordea 7 pertsonek osatzeko arrazoia: gutxi gorabehera 1000 biztanle dituen herri baten administrazio kontseiluaren antza hartzea.

2015 urteko maiatzean Herri Kontseiluko batzorde berria eratu zen prozesu zabal baten ostean. Oraingo honetan, Igeldok 1100 biztanle inguru zituenez, batzordea 9 pertsonez osatua egongo zela erabaki zen, eta bozka gehien zituen pertsona, aurrekoan bezala, lehendakaria izango zela. 2019ko maiatzean egin dira azkenekoz Herri Kontseilua berritzeko hauteskundeak. Oraingo honetan, lanerako prest dauden 9 herritar elkartu dira eta talde bezala aurkeztu dira hauteskundeetara. Herritarrek euren babesa adierazi diote taldeari bozka bidez.

Herri Kontseilua igeldotarren ordezkari nagusia da, baina berarekin batera, Igeldoko talde guztiak inplikatzen dira eta baita herritar ugari ere herriarentzako proiektu estrategikoak aurrera ateratzeko.