Ieltxo Kultur Elkartea | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Ieltxo Kultur Elkartea

2010eko azaroaren 10ean sortu genuen talde hau. Kultur arloarekiko Herrian zegoen gabezia ikusita, bertako herritar batzuk elkartzen hasi ginen eta bertatik sortu zen talde hau. Ieltxo, adin ezberdinetako pertsonez osatua dagoen kultur talde bat da.

Gure helburuak honako hauek dira:

  • Herriko adin ezberdinetakoei ekintza kulturalak eskaintzea
  • Euskara sustatzea
  • Herria dinamizatzea
  • Herriaren nortasuna babestea
  • Herria munduari zabaltzea

Helburu hauek lortzeko hainbat ekintza kultural antolatzen ditugu. Besteak beste:

  • Ikastaroak kurtsoan zehar; aerobika, yoga, pianoa, gitarra, musika tailerra, trikitixa, akuarela,...
  • Zine-janak
  • Hitzaldiak
  • Kontzertuak
  •  Lehiaketak: Laburmetraiak, argazkilaritza,...
  • Tailer bereziak: argazkigintza,...
  • ....

Beti ere, herritarren beharrei erantzuten saiatzen gara. 

Elkartearen egoitza, Itsas Aurre kultur etxean kokatzen da.

Gurekin kontaktatzeko: