«Zorionak Igeldo! 203 sinadura bildu ditugu!» | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

«Zorionak Igeldo! 203 sinadura bildu ditugu!»

(0 iruzkin)

Igeldoko Gure Esku Dago taldeak honako mezua zabaldu du:

«Ekainaren 17an herri galdeketa burutzeko, Gure Esku Dago taldetik 16 urtetik gorako biztanleen %10ak sinatzea jartzen genuen helburu gisa.  Kopurua herri galdeketa antolatzeko beharrezkoa izateaz gain, herri atxikimenduaren adierazle ere bada guretzat. Sinadura amaitzeko epea bukatu da eta  203 izan dira bildutako sinadurak, herriaren % 18 inguru. Mila esker guztiei!

Bestetik aukeratu dugu herri galdeketako galdera:

Igeldoar gisa, nahi ahal duzu Euskal Estatu burujabe bateko herritarra izan? izango da E-17ko galdera. Galdera aukeratzeko, Udaberri festan mahaira hurbildu zineten artean jasotako bozkak kontuan izan ditugu, bertan 5 galdera proposamen egin genituen eta aipatutako galdera izan da herritarrei gehien gustatu zitzaizuena.

Ekainaren 17an ezin da inor etxean geratu! Parte hartu!

Bestetik, ezin dugu ahaztu Ekainaren 10an erronka handia dugula. Donostia - Bilbo eta Gasteiz hiriak batuko ditugu giza kate erraldoi baten bidez. Igeldoarrek Ibaetan dugu kilometroa eta izen ematea martxan dago, oraingoz 50 pertsonatik gora apuntatu garen arren, igandero izena emateko aukera egongo da. Egunean bertan, kedada egingo dugu herritik bertatik gure aldarrikapenak harturik oinez jaisteko.

Herritarren ordua da, Eman eskua etorkizunari!»

Current rating: 5

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom