Skip to content

Zerbitzu gehiago autobus linean, ekainetik aurrera

(0 iruzkin)

Dbusek jakinarazi duenez, ekainaren 1etik aurrera, 16-Igeldo lineako zerbitzuak maiztasun handiagoa izango du. Hain zuzen, maiztasuna 20 minutukoa izango da, 10:05etatik 21:05etara. Dbusen helburua da «ohiko erabiltzaileen eta turista eta bisitarien garraioa erraztea». Beste urte batzuetan, uztailean eta abuztuan zabaldu izan da linearen zerbitzua, baina aurten ekainaren 1ean, ostiralean hasiko da. Zerbitzu hau irailaren 30ean bukatuko da, igandez hain zuzen.

Udako ordutegiak ere bai

Gaineratu dutenez, aurten udako ordutegiak ere aurreratu egingo dira. Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra, Igeldoko lineak zerbitzu gehiago emango ditu Gipuzkoa plazatik: 23:00etan eta 00:00etan irteerak izango dira.

Horrez gain, ekainaren 23tik abuztuaren 31ra, Igeldok autobus zerbitzua izango du gauez, ostiral, larunbat eta jai bezperatan, B7-IGELDO GAUTXORIArekin. Gautxoria 01:00etan eta 02:00etan aterako da Bulebarretik, eta Kontxa pasealekutik zuzenean joango da Igeldoraino.

Igeldoko festetan Dbusek zerbitzua indartuko duela ere jakinarazi du, irteera gehiagorekin.

Dbusek argitaratutako oharra hemen.

Current rating: 3

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

captcha

Azken postak

Artxibategia

2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom