Zerbitzu eskasia agerian uzten duen txostena prest | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zerbitzu eskasia agerian uzten duen txostena prest

(0 iruzkin)

Egungo Herri Kontseiluak urte hasieran konpromisoa hartu zuen Igeldoren errealitatea agerian jarri eta orain artean Donostiako Udaletik jaso duen zerbitzu eskasia edo «utzikeria» plazaratzeko.
Hori horrela, txosten bat prestatzeko asmoa azaldu zuen eta herritarrei laguntza eskatu zien Igeldoko txoko guztietara iristen ez zelako. Jakinarazi dutenez, txostena prestatu dute, herritarren ekarpenekin batera, eta erregistroan aurkeztu dute ekaina hasieran. Udal ordezkariei ere bidali diete. 
25 eskaera
Dokumentu honetan, 25 eskaera bildu dituzte. Dena dela, ez direla igeldotarrok dauzkagun eskaera bakarrak nabarmendu dute: «Gehiago ere badaude, noski, eta batzuk lehentasun gehiago dute beste batzuk baino. Hala ere, hauek aurkeztea erabaki dugu, lehendik ere Herri Kontseiluak eta herritarrek udaletxean eskatuak izan direlako eta behar bezala erantzuteke jarraitzen dutelako».
Txosten osoa hemen ikusi daiteke.
Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom