Zaintza sarea osatzen | Igeldo Herriko webgunea Skip to content

Zaintza sarea osatzen

(0 iruzkin)

Koronabirusak sortutako egoeraren aurrean, zaintza sareak sortu dira hainbat herri eta txokotan egoerak eragin ditzakeen zaintza gabeziei aurre egiteko. Ekimen hori Igeldora ere iritsi da. Herri Kontseiluak abian jarri nahi du sarea eta honako deialdia zabaldu du: "Herri gisa erantzuteko egunak dira. Berekoikeria eta lehiaren aurrean modu kolektiboan jarduteko egunak. Zaintza erdigunean jarri eta arduraz jokatzeko unea da. Koronabirusa ez zabaltzeko neurriak hartu behar ditugu eta aldi berean, herritarron beharrak asetu eta ongizatea mantentzea bermatu behar dugu. Horretarako, bolondres sare bat osatzen ari gara behar duenari ahal den neurrian laguntza eskaintzeko. Kontziente gara, hurrengo egunetan behar ezberdinak egongo direla (erosketak egin, adin txikikoen zaintza, medikamentuak, bestelakoak…). Segurtasun neurriak hartuta eta osasun arloko profesionalen irizpideak kontuan hartuta jokatuko dugu. Laguntzeko prest bazaude edo laguntza behar izanez gero jarri gurekin harremanetan". 

Horretarako, honako telefonoak eta helbide elektronikoa jarri dituzte eskura: 688620771 / 653709585 edo herrikontseilua@igeldo.eus.

Oraindik ez du puntuaziorik jaso

Iruzkinak

Oraingoz ez dauka iruzkinik

Iruzkin berria

derrigorrezkoa

derrigorrezkoa (argitaratu gabea)

optional

derrigorrezkoa

captcha

derrigorrezkoa

Azken postak

Artxibategia

2024
2023
2022
2021
2020
2019
2018
2017

Kategoriak

Etiketak

Egileak

Web-jarioak

RSS / Atom